Etika eta giza eskubideez ikasteko hausnarketa eta lanketa beharrezkoak dira
2019-02-27
Giza eskubideen ikuspuntua indartzea oso garrantzitsua da eta gure egunerokoan zeharkako balore bezala txertatzea ezinbestekoa da. Horretarako, beste hainbat kasutan bezala, hezkuntzak eta lehen eskutik bizitako esperientziak eragin handia izan dezakete. Bakoitzak ulertu eta bizi ondoren hausnarketak sakonagoak izan daitezkeelako,… ...
Etikasi programako izen-ematea luzatu dugu (martxoak 8 arte)
2019-02-26
Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleek martxoaren 8a arte bidal dezakete dokumentazioa bakea@egk.eus helbidera Urtarrila amaieran aurkeztu genuen etikasi programarako izen-ematea luzatu dugu. Deialdi berri honetan unibertsitateko lehen mailako ikasleek eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasleek (betiere… ...
Otsailak 22, Soldata Berdintasunaren Europako eguna
2019-02-22
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala dugu jomuga eta horretan oinarritzen dugun gizarte baten alde lan egiten dugu. Bidean hainbat oztopo daude, asko estrukturalak. Horietako bat da soldata arrakala. Horregatik, gaur, otsailaren 22an, Soldata Berdintasunaren Europako… ...
#FormakuntzaDualaEzagutzen txostena kaleratu dugu
2019-02-21
Formakuntza Duala Europa mailan erreferente den formazio-eredua da eta aspaldian ari da errotzen Euskadin. Errealitate ukaezina da: lehenik, Lanbide Heziketako Goi eta Erdi Mailako graduetan; eta, azken urteotan, unibertsitateko hainbat gradutan. Hori ikusirik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) jarduera honek gazteongan… ...
BerdinHezi: hezkidetzarako lehen urratsak txostena argitaratu dugu
2019-02-13
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) BerdinHezi: Hezkidetzarako lehen urratsak txostena egin du, euskal gazteriak hezkuntza formalean ematen den hezkidetzari buruz dituen iritzi eta ezagutzak lantzeko. Txosten honen bidez, lehenik eta behin, orain arte hezteko baloreak berdintasunean oinarriturikoak izan diren jakin nahi… ...
Etikasi programaren oinarrizko informazioa
2019-02-12
Pasa den urtarrilaren 31n etikasi programa aurkeztu genuen Gasteizen Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera. Ordutik izan duen harrerarekin oso gustura gaude, bai hedabideetan lortutako agerraldi kopuruagatik eta bai izen-emateak daraman erritmoagatik. Proiektuaren helburua Europako leku… ...
Otsailak 22 arte zure CV eta porfolioak jasoko ditugu
2019-02-11
Diseinua gustuko duzu? Kartelak egiterakoan ideiak nola plasmatu asmatzen duzu? Txostenak maketatzea zure zaletasunen artean dago? Orduan agian Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) berritzera goazen diseinatzaile gazteen lan-poltsa zure interesekoa izan daiteke. Urtean zehar egiten ditugun proiektuetarako hainbat behar ditugu (zabalpenerako… ...
#Plazandre ekitaldian jorratutakoaren emaitza jada ikusgai!
2019-02-05
2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu genuen Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn esfera publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, esfera publikoan egoteko dituzten beldur eta oztopoei buruz hitz egin genuen; bestetik, solasaldi horietan… ...
Hezkuntza Foroaren bilera #ElkarTopatu jardunaldiari jarraipena emateko
2019-02-04
Etorkizuneko gizartea irudikatzen denean egiteko hainbat hobekuntza daudela ondorioztatzen da eta hauek aurrera eramaterako orduan hezkuntzari sekulako balioa ematen zaio. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK), horretaz gain, hezkuntza egungo gizartea eraldatzeko tresna izugarria dela uste dugu. Hori dela-eta, 2018 amaieran #ElkarTopatu… ...
Zein neurri jarri beharko lirateke martxan gazteon egoera sozioekonomikoa hobetzeko?
2019-02-01
Enplegua eta etxebizitza gazteon bizitza-proiektua osatzerakoan bi euskarri dira. Argi dago egungo egoera sozioekonomikoak (langabezia-tasa altua, soldata baxuak, emantzipatzeko oztopoak, soldata-arrakala, behin-behinekotasuna, bekak eta praktikak kontratazio formula bezala, etab.) aldaketa nabarmena behar duela. Baina zein? Zein neurri jarri beharko lirateke… ...