2019ko udako astialdiko elkarteek antolatutakoaren informazioa. Información sobre las actividades de verano para 2019

19 June, 2019

Badatoz 2019ko udako ekintzak!

Uda gerturatzearekin bat Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eta bertatik gidatzen dugun Astialdi Foroetatik Euskadiko hainbat elkarte, eskola eta eragileen lana azpimarratzea ezinbestekoa ikusten dugu. Urtean zehar lurraldeko auzo, herri eta hirietan astialdia sustatzeko eta bultzatzeko ordu mordoa sartzen baitituzte.

Laster hasiko dira udako ekintzak eta askotan horiek izaten dute oihartzun gehien. Hauei garrantzia kendu gabe, gazte boluntarioek taldeak mantentzeko eta egitasmo mordoa aurrera eramateko urte osoan zehar lan egiten dutela nabarmendu nahi dugu. Gainera, eskaintzaren abiapuntua baloreetan oinarritutako hezkuntza da eta errespetua, tolerantzia, elkarlana eta enpatia bezalako baloreak ikuspegi ludiko-didaktiko batetik jorratzen ditu.

Astialdi Foroaren papera

Bide horretan, Astialdi Forotik aipatutako eskola, talde eta eragileen arteko sarea josi nahi dugu, elkarren arteko koordinazio-bitartekaritza lortzeko eta, batez ere, denok komunean dugun helburua lortzeko: gazteei ahalik eta astialdi egokiena eta osatuena eskaintzeko. Bide horretan ekimenen oinarrizko aholkularitza, elkarren arteko hausnarketa, formazioa eta sentsibilizazioa eskaintzen ditugu.

Zure elkarteak parte hartzea interesgarria irudituz gero, ez izan zalantzarik eta animatu. Foro irekiak dira, lurraldeko bat, eta gero eta eragile gehiago izan hobe!

Ekainaren 24an udako ekintzak

Datorren astelehenean, ekainak 24, udako ekintzen informazio guztia publikatuko dugu. Beraz adi egon webguneari edo gure sare sozialei.

Eta informazio gehiago jakin nahi izanez gero gure hezkuntza teknikariarekin (Irati) jar zaitezke harremanetan 94 44 36 143 telefonoan edo hezkuntza@egk.eus helbide elektronikoan.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.