Etikasi programako lehen bidaia hezitzailea egin dugu. Hemos realizado el primer viaje educativo del programa Etikasi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

25 June, 2019

Etikasi programako lehen bidai hezitzailea egin dugu

  • Zumaiena ikastetxeko Batxilerreko lehen mailako ikasleekin Auschwitzen izan gara bost egunez

  • Uztaila hasieran Belfastera joango gara bigarren taldearekin

Pasa den ekainaren 14an prentsa aurrean egindako agerraldian aipatu genuen bezala, Etikasi programa pilotuko lehen bidaia hezitzailea egin dugu. Zumaiena ikastetxeko Batxilerreko lehen mailako ikasleekin Auschwitz I Main Camp eta Auschwitz II Birkenau kontzentrazio esparruak eta Cracovia hiriko auzo eta ghetto judua bisitatu genituen. Egun oso bereziak izan dira bai ikusi dugun guztiagatik baita horri esker dinamiketan sortu diren hausnarketengatik.

Bidaia hezitzailean egindakoa

Lehen egunean Auschwitz I Main Campen eta Shoah tailer pedagogikoan pertsonen istorioak ezagutu hala izan genituen. Block 27 Shoah Jerusalek-eko YadVashem institutuak egindako erakusketa honen bitartez kultur, erlijio edo akademia munduko pertsonen testigantzak entzun ahal izan genituen. Berau hainbat galeriatan dago banatuta: lehen atala komunitate juduaren gerra aurreko bizitzari buruzkoa da; bigarrena ideologia naziari buruzkoa; eta, azkena, pertsona juduen sarraskiari buruzkoa. Geletako bat Holokaustoan hildako umeei buruzkoa da, omenaldi modura memoriaren gaia jorratuz. Bigarren gela batean zientzia, kultura edo erlijio munduko pertsonen testigantzak ikus eta entzun daitezke hausnarketa sustatzeko.

Auschwitz II-Birkenau memoriala bisitatu ostean dinamika parte-hartzailea burutu genuen gazteek ikusitakoari eta sentitutakoari buruz hitz egiteko. Eguna osatzeko, arratsaldean aditu batek Sonderkommando tailer pedagogikoa eskaini zigun, hau da, komando bereziei buruzkoa. Preso judu eta ez juduez osatutako lantaldeak ziren, kontzentrazio esparruetako gas ganberatan eta krematorioetan lan egiteko hautatuak. Mintegi honetan ikasleek talde txikietan jaso diren bizipenak eta testigantzak landu zituzten, horretarako dauden argazki eta filmak kontsultatzeko aukera izanda.

Azkenik, ostegunean, Cracovia hiriko auzo eta ghetto judua ezagutu genituen. Bisita gidatu baten bitartez hiriaren itxura modernoaren azpian, urte horietan zer gertatu zen azaldu ziguten.

Zumaienako ikasleen iritzia

Honelako proiektu batean parte-hartzaileen iritzia oso garrantzitsua da. Izan ere, proiektu hezitzaile honek helburu nagusi bezala hausnarketa sortzea, bisitatutako lurraldean gertatutakoa lehen eskutik ezagutzea eta giza eskubideez eta etikaz ikastea badu, haien esperientzia da ebaluazio on bat egiteko ezinbesteko puntua. Zuzenean galdetzea izan zen errazena.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.