texto-inicio
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteriarekin lotura duten gaiak lantzen dituzten 60 bat elkarteren topagunea da.
Gure helburuak dira, besteak beste, gazteen eta gazte elkarteen parte-hartzea sustatzea, gazteria politiken garrantzia aldarrikatzea, erakundeek gure ikuspuntuak kontuan izatea eta administrazio hauen eta gazte elkarteen arteko zubi-lana egitea. Laburbilduz, gazteon eskubideak defendatzea eta gure ahotsa entzuna izatea bilatzen dugu!
Helburu hau lortzeko, hainbat espazio ditugu gaztez osaturiko lantaldeak bezalakoak eta jardunaldiak eta ekintzak ere antolatzen ditugu gazteon beharrak zeintzuk diren identifikatzeko; leku hauetan elkarte batean ez dauden gazteek ere parte har dezakete baita modu indibidualean hitza izan nahi dutenak. Gainera, gazteon iritzia entzuna izan nahi den edozein forora joaten gara eta gure presentzia handiagoa da, egunetik egunera, komunikabide, Internet eta sare sozialetan.
Gure beste eginkizun ere badira aholkularitza ematea, gazteriarekin lotura duten jardueren zabalpena edo gela eta materialen lagapena.

EGK JARDUERAK

Jarrai gaitzazu sare sozialetan