Data: 2020-10-08 | 2020-10-15
Lekua: Donostian, CRAJen egoitzan (Anoeta, 28) | Gipuzkoa
Ordua: 00:00 | 23:59
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa. Ane Ortíz Ballesterosek, EMAIZE Sexologia Zentroko Sexologian aditua (InCiSex) eta Magisteritzan diplomatuak emango du ikastaroa.
Formazio honen helburu nagusia da bereziki arlo sexual eta erotikoan Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek nerabeen adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran zer nolako eragina duten ezagutzea arriskuak gutxitzeko asmoz.
Noiz eta non
Helburuak
- Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.
- Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.
- Sare sozialetan eta beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.
- Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.
- TRICen erabilera onean hezteko jarraibideak ematea, arriskuak minimizatzeko helburuarekin.
- Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa ere.
- Pornografiak nerabeengan duen inpaktua ezagutzea eta hauek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko gakoak ematea.
- Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera.
Ikastaroan parte-hartzea
DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!
Ikastaroan parte hartzeko urriaren 8an indarrean jarriko dugun FORMULARIOA bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
- Izena emateko epea:
- Ikasle kopurua: 12 lagun gehienez
94 4031645
Hartzaileak
Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
- Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak