5 May, 2021

ZAINTZEN PLAZA. Zaintzen inguruan hausnartzeko espazio bat. 

Zaintzak

Pertsonok zaintzak jasotzeko beharra dugu gure bizitza guztian zehar, izaki zaurgarri eta elkarren mendekoak garelako. Zaintzarik gabe bizitzari eustea ezinezkoa da.

Historikoki emakumeak izan dira zaintza lanak eta lan erreproduktiboak bere gain hartu dituztenak. Lan ikusezinak izan dira, gutxi baloratuak, baina oso zentralak. COVID-19aren krisiak agerian utzi ditu eredu honen gabeziak eta zaintzen garrantzia, eta beraz, jendarte bezala, kolektiboki, zaintzen erantzukizun soziala hartzeko dugun beharra.

Zaintzez hitz egitean gutako bakoitzaren bizitzak bere egunerokotasunean funtzionatzea ahalbidetzen duten ezinbesteko ekintza guztiez ari gara, eguneroko bizitzaren berreraikitze prozesuaz, ongizate fisiko eta emozionala sostengatzen dituena.

COVID-19aren krisian guztia geratu zenean geratu ezin izan ziren lan guzti horietaz. 

Zaintzak eta Gazteak

Gazteok zaintzei buruz zer pentsatzen dugu jakin nahi izan dugu EGK. Horretarako, EHU/UPVko kanpusera joan ginen iritziak jasotzera. Honakoa da  kontatu digutena:

Zaintzen Plaza

Orain, hau guztia biltzen duen proiektu batekin gatoz, ‘Zaintzen Plaza’ izeneko proiektuarekin.  

Plaza bat sortu nahi dugu, elkarren artean zaintzei buruz hitz egiteko eta gure diskurtsoa aberasteko. Izan ere, zer dugu esateko gazteok zaintzei buruz? 

Datorren astelehenean, maiatzaren 10ean lehen saioa egingo dugu Bilboko La Bolsa eraikinean. Bertan, Ematzipa…zer ? eta Gaur8 lantaldeak izango ditugu euren esperientziak kontatzen eta Parean elkartekoak gidatuko dute saioa: Nola lantzen dira zaintzak gure elkarteetan? Zein diskurtso dugu? Zelan landu nahi genuke Kontseilutik?

Galdera asko ditugu oraindik argitzeke, eta ezinbestekoa ikusten dugu  gazteon artean diskurtso hauek landu eta forma bat ematea. Animatzen zara?

Eguna: 2021eko maiatzaren 10ean.

Lekua: Bilboko La Bolsa eraikinean.

Ordua: 17:30-19:30

Izena emateko: https://forms.gle/kTNdFgtHfmZHYeuW6 

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.