Gazteon egoera sozioekonomikoa ez da ez nahi duguna eta ez behar duguna
27/12/2018
“Gazteon egoera sozioekonomikoa ez da ez nahi duguna eta ez behar duguna”. 2018an zehar, ziurrenik, gehien errepikatu dugun esaldia izan da. Zoritxarrez, askotan errepikatzeak ez du asko hobetu. Bataz beste, soldata 996€koa da. Eta denok dakigu horrelako estatistika orokorrek zer esan nahi duten. Beste hainbat egoera daudela zenbaki horietatik urrun: prekarietatea, ordu extrak, lanaldi partziala, …