Bilboko Azkuna Zentroan gaueko ordutegian ikasteko aukera
20/12/2017
2016ko martxoan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bilboko Udalaren eskariari erantzunez, ikasleen beharrak aztertzeko Bilboko ikasteko espazioei buruzko ikerketa burutu zuen. Analisi horretan agertutako emaitzen ondorioz, EGK-k gazte erabiltzaileen izenean udaletxeari hainbat proposamen egin zizkion, tartean gaueko ordutegian ikasteko eskaera. Ikerketa horretan azaldu ziren beharretatik abiatuz, aurten Bilboko Udalak iristear dauden unibertsitateko azterketen garai honetarako ikasteko …