EGK Digitala 18, 2011ko apirileko buletina duzu jarraian!

Gazteriaren Kontseiluak azken asteotan egin duena ezagutu nahi al duzu? Hemen daukazu egkDIGITALA buletina!

15/04/2011

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) azken asteotan egin duena ezagutu nahi al duzu? Hemen daukazu EGK Digitala 18 buletina! Iragarpenak ekaitza aurreikusi du: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 25.000 euroko defizitarekin hasi du 2011.urtea, Eusko Jaurlaritzak %20an murriztu diolako diru-laguntza. Bere proiektuak erabat mugatu behar izan ditu EGK-k, eta gutxi balitz, bederatzi langileetako norbait kaleratu edo jardunaldiak murriztu …

Seguir leyendo…

Egon zaitez jakinaren gainean egkDigitala buletinarekin

Azken buletin digitalean murgildu zaitezke dagoeneko

02/08/2010

Azken buletin digitalean murgildu zaitezke dagoeneko! Uda ez da sasoi-antzua izan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Uztailean ere, proiektuak erein eta fruituak jaso dira. Besteak beste, EGK-k Tas Tas irrati librean irratsaio berri bat prestatu du, Gazte Borraste izenekoa, Hizpideak eta Ahotik At argitalpenen ale berriak abiarazi ditu (jaso nahi izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin); …

Seguir leyendo…

ONGI ETORRI WEB BERRIRA

Ba al zenekien EGK-ko argitalpen guztiak zure e-mailean dohainik jaso ditzakezula?

21/07/2010

Ba al zenekien EGK-ko argitalpen guztiak zure e-mailean dohainik jaso ditzakezula? Proposamen askoren artean aukeratu dezakezu… edo, hobeto: denak aukeratu ditzakezu. Nahi baduzu, sei-hileroko Ahotik At aldizkaria jaso dezakezu, zeinetan, esaterako, emakume eta gazte direnei buruz, aisialdi hezitzaileari buruz zein gazteen eta komunikabideen arteko harreman korapiltsuari buruzko elkarrizketak, analisia eta iritzia aurkituko duzun. Nahiago baduzu, …

Seguir leyendo…

Egon zaitez jakinaren gainean egkDigitala buletinarekin - EGK

Egon zaitez jakinaren gainean egkDigitala buletinarekin

09/07/2010

Ekainean sutsu aritu da Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) bere irakasgai guztiak aurrera eramateko (eta asko izan dira!): Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gazteria Legeari kritikak eta ekarpenak egin, hirigintza partehartzaileari buruzko jardunaldiak antolatu eta Gaztelink sare sozialaren debutari oihartzuna eman, enplegu jardunaldien diseinua eta hainbat plataformetan parte-hartzea (Zero pobrezia, Kalea guztiona da, Boikot Israel…). Oso gustura ibili …

Seguir leyendo…

Gazteriaren Kontseiluak azken hilean egin duena jakin nahi al duzu? EGK Digitala buletinak laburbilduko dizu!

13/06/2010

Azken hilean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) agendak lehertzear egon dira. Izan ere, maiatzan proiektuek eztanda egin baitute: TRANSformaziorako jardunaldiak, Ministroen goi-bileraren aurkako mobilizazioak, Hiritartasunerako Oinarrizko Errentari buruzko jardunaldiak. Eusko Legebiltzarrean agerraldia, Gazteria legea jorratzeko lantaldeak, Mundua txikituko duen belaunaldiari buruzko kanpaina probokatzailea… eta gehiago, askoz gehiago!Dena EGK Digitala buletinean bildua. Eguneratua egon nahi al duzu? …

Seguir leyendo…