Egunerokoan jorratutako proiektu, ekimen eta dokumentuak gizarteratzeko eta ezagutarazteko hedabideei prentsa-oharrak bidaltzea ohikoa da. Orokorrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatutako posizionamenduak hedatzeko zein lan-arloek egindakoa zabaltzeko baliatzen dira eta, kasu batzuetan, bestelako eragileek egindako lana azpimarratzeko eta bozgorailu lana egiteko baliatzen dira.
2019ko irailarean 20a
Bilboko Udalak youtuber bila! Bi gazte aukeratuko ditu hiriak gazteentzat duen aisialdiaren arloko eskaintza zabaldu dezaten. Epea urriaren 7an amaituko da
2019ko ekainaren 27a
Bergarako 33 espazio Gune Anitza zigilura atxiki dira. EGKrentzat pausu handia da eta Bergarako Udalari eta Harrotasuna Taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu
2019ko ekainaren 24a
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) koordinatutako Astialdi Foroaren bitartez 51 elkartek osatutako 2019ko udako ekintzen berri eman dugu gaur. 5.000 plazatik gora! Izaera anitzekoak guztiok gustuko zerbait aurkitzeko
2019ko ekainaren 14a
Etikasi esperientzia pilotua bi gazte taldeekin hasi da Auschwitz eta Belfast bisitatuz. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak diseinatutako proiektu honetan bidaia hezitzaileka egingo dituzte etikaz eta giza eskubideez hausnartu eta ikasteko.
2019ko ekainaren 5a
Emakume gazteen egoera hobetzeko neurriak ezarri behar dira eta genero-ikuspegia txertatua izan behar dute. Horixe aldarrikatu du Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian.
2019ko apirilaren 3a
Honen bitartez bi erakundeak elkarlanean arituko dira, hainbat proiekturen bitartez, gazteen beharrak asetzeko, hauen iritzi eta proposamenak administrazio eta arduradun politikoei helarazteko eta politika publikoak diseinatzeko espazioetan euren presentzia bermatzeko.