
Egunerokoan jorratutako proiektu, ekimen eta dokumentuak gizarteratzeko eta ezagutarazteko hedabideei prentsa-oharrak bidaltzea ohikoa da. Orokorrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatutako posizionamenduak hedatzeko zein lan-arloek egindakoa zabaltzeko baliatzen dira eta, kasu batzuetan, bestelako eragileek egindako lana azpimarratzeko eta bozgorailu lana egiteko baliatzen dira.

2019ko otsailaren 5a
2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu genuen Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn esfera publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, esfera publikoan egoteko dituzten beldur eta oztopoei buruz hitz egin genuen; bestetik, solasaldi horietan hitz egindakoaren ondorioak atera eta amankomunean jarri ziren. Gaur ekitaldi horretan jasotako gogoetak biltzen dituen txostena aurkeztu nahi dizugu, Eragin #Plazandre izenekoa.

2019ko urtarrilaren 31a
Gerragatik markatutako hiri europarrak bisitatzeko programa hezitzailea sustatuko dugu

2018ko urriaren 31a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin #Plazandre ekitaldia antolatu dugu emakumeek esfera publikoan parte hartzerakoan topatzen dituzten oztopoak aztertu eta hobekuntza-proposamenak bilatzeko. Bertan izan dira Miren Amuriza Plaza, Oihana Etxebarrieta Legrand, Maialen Gurrutxaga Uranga, Danele Sarriugarte Mochales, Zuriñe Hidalgo Alonso, Laura Chamorro Navarro, Erika Olaizola Eizmendi, Janire Azkueta Borlaff eta Irati Sarasua Arabaolaza.

2018ko irailaren 28a
Bilboko Udalak Bilbao Gazteko youtuber ofizial aukeratu ditu Begoña Ojinaga eta Julen Arbe, gazteentzat eskaintzen dituen aisialdiko planak zabaltzeko

2018ko irailaren 18a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen kezkak, interesak, beharrak, arazoak eta proposamenak azaldu dizkio lehendakariari. Gainera, lan-arloetan egindako proiektuak helarazi dizkio ere.

2018ko irailaren 7a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Astialdi Foroko eskolek eta federazioek antolatutako formakuntza ikastaroak aurkeztu dituzte gaur goizean, batik bat “astialdiko hezkuntzan hazi, ikasi eta partekatu nahi duten gazteei” bideratuak.