cabecera notas de prensa

Prentsa oharrak

Egunerokoan jorratutako proiektu, ekimen eta dokumentuak gizarteratzeko eta ezagutarazteko hedabideei prentsa-oharrak bidaltzea ohikoa da. Orokorrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatutako posizionamenduak hedatzeko zein lan-arloek egindakoa zabaltzeko baliatzen dira eta, kasu batzuetan, bestelako eragileek egindako lana azpimarratzeko eta bozgorailu lana egiteko baliatzen dira.

Hezitzaile bezala formatzeko ikastaro bila? Astialdi Foroak dakartza! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Astialdiko hezitzaileak formatzeko ikastaroak martxan!

2018ko irailaren 7a

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Astialdi Foroko eskolek eta federazioek antolatutako formakuntza ikastaroak aurkeztu dituzte gaur goizean, batik bat “astialdiko hezkuntzan hazi, ikasi eta partekatu nahi duten gazteei” bideratuak.

Astialdia, etengabeko mugimendua! Udako kanpaina aurkezteko agerraldia
Astialdia, etengabeko mugimendua!

2018ko ekainaren 20a

Gaur goizean Maialen Olabek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidenteak, eta Andoni Iturbek, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia, prentsaurrekoa egin dute Bizkaiko Astialdi Foroak antolatutako udako ekintzak aurkezteko

Gazteon egoera ez da egokiena, ez da nahi eta behar duguna - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Gazteon egoera ez da egokiena, ez da nahi eta behar duguna

2018ko maiatzaren 30a

Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, gazteon egoera mahai-gainean jarri du gaur Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean egindako agerraldian. Batetik, Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloaren proposamenak eta aktibazioen datuak ezagutarazi ditu; eta, bestetik, datu sozioekonomikoak (soldata, lanaldia, langabezia, etxebizitza-merkatua, alokairua, etab.).

Astialdiko udako ekintzak bueltan! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Aisialdi hezitzailea, etengabeko mugimendua!

2018ko maiatzaren 9a

Aisialdi hezitzailea, etengabeko mugimendua! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta honek koordinatzen duen Astialdi Foroak udako ekintzak bildu dituzte. Jarraian dituzu!

#EuroEmantzipatu jardunaldia Bilboko Dock gunean apirilaren 26an - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Europako emantzipazio-ereduak #EuroEmantzipatu jardunaldian

2018ko apirilaren 26a

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) antolatutako #EuroEmantzipatu jardunaldiaren prentsa-oharra. Egun gazteek emantzipatzeko dituzten arazoak ikusita, ekitaldiaren helburua Europako emantzipazio-ereduak aztertzea zen, ondoren aplikatu daitezkeen neurriak identifikatzeko eta gazteen hauen gainean zein iritzi duten jakiteko.

Saharar gazteria ahalduntzen bideoa aurkeztu dugu - EGK