23 July, 2021

PRAKTIKA EGOKIEN LIBURUA

2013an egin genuen EGK-ko lehenengo Praktika Egokien Liburua (PEL). Ordutik hainbat urte pasa dira, eta oraingoan, EGK-ko II. Praktika Egokien Liburua aurkezten dugu. Lehenengotik hona hainbat aldaketa eman dira, denboran zehar kontzeptu eta ideiak batzuk aldatu diren neurrian.

Liburu honekin EGKren balioak erdigunean jarri eta horiek bermatzeko zein jarrera izango ditugun eta zein ekintza burutuko ditugun azaldu nahi da. EGKren balioak gertutasuna, pluraltasuna, behakortasuna, aldarrikakortasuna eta sare-sortzailea izatea dira. Hauek, hainbat ataletan banatu ditugu, konpromiso batzuei eutsiz.

Atalak

Honakoak dira PELak biltzen dituen atalak:

EGK gazteontzat. EGKren helburua gazteon ongizatea eta pertsonen eskubideak bermatzea da. Horregatik eta egoera pertsonal, fisiko edota kulturalei erantzuna eman nahian EGK-k hainbat printzipio finkatu ditu.

Feminismoa. EGKren baitan, feminismoa oinarrizko ardatza da. Hori dela-eta  emakumeen eta LTGBI+ kolektiboko pertsonen eskubideak, ikusgarritasuna eta protagonismoa bermatzeko puntuak aipatzen ditu PEL honek, genero-ikuspegi anitza aintzat hartuz.

Euskara eta hizkuntzak.. EGK-k euskararekiko duen konpromisoagatik PEL honek euskara babesteko eta bultzatzeko neurriak ezarri dituen atal bat jaso du, EGKren dinamika eta prozedura guzti-guztietan euskara erabili ahal izatea helburu duena. Gainera, gaztelaniaren eta beste hizkuntzen erabilera ere bermatzen du atal honek.

Ekologia. Ekologiaren inguruan oinarrizkoak diren jardueretan inplikatzea ezinbestekoa da EGKren esparruko erakunde batentzat. Ekologismoaren beharraren inguruan gazteen kontzientzia gero eta handiagoa da eta EGK-k honen isla izan behar du.

Komunikazioa. EGKrentzat komunikazioa ardatz nagusia den neurrian, honen inguruko oinarrizko neurriak azaltzen ditu PEL honek. Hala, barne zein kanpo komunikazioan, mota guztietako komunikazio bide, espazio eta euskarrietan, zeharkako baloreak izango dira hizkuntza barne hartzailea eta genero-ikuspegia.

Ekitaldietan zaintza bermatzea. EGKn zaintza oso garrantzitsua den kontu bat da. Bai antolatzen diren ekitaldietan etortzen diren pertsonenganako zaintza eta baita espazioa berarekiko zaintza ere bai. Hori dela eta, zaintza kontuan izateko irizpide jakin batzuk zehazten ditu PEL honek.

Ebaluaketa. EGKrentzat ezinbestekoa da egindako lan ororen aurrean berau baloratzea. Horretarako, PEL honek, egindako ekitaldi, hausnarketa saio edota bestelako ekintzak baloratzeko irizpidea ezartzen du.

EGKren Praktika Egokien Liburuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.