Parte-hartzea Europan txostena aurkeztu dugu. Presentamos el informe La Participación en Europa - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Parte-hartzea Europan txostena aurkeztu dugu

Parte-hartzea Europan txostena, egun gazteriak parte hartzeko dituen joerak aztertuz parte hartzearen analisi gaurkotu bat egitera dator. Fokua Europan jarrita, gazte elkarte, norbanako zein administrazioei Europan arrakastatsuak izan diren parte hartzeko modu edo esperientzia ezberdinak erakutsi nahi ditu.

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) eta Bilboko Udalaren laguntzarekin egindako dokumentu honek eredu eta esperientziak biltzeaz gain, berauen gainean sakontzen du informazio osatu bat emanez. Beti, gainera, asmo nagusi batekin: gazteen egungo parte-hartzearen gainean hausnartzea eta Europan arrakastatsuak izan diren parte-hartzeko modu eta esperientziei buruz ikastea.

Parte-hartzea Europan txostenaren egitura

Posible den heinean eredu horiek Euskadin probatu eta ezartzeko euskarri bat izan nahi du Parte-hartzea Europan txostenak. Horretarako hiru zati nagusitan banatzen da.

Parte-hartzea fenomeno bezala: Txosteneko lehen hiru puntuetan parte-hartzea fenomeno bezala aztertzen da. Europan zein Euskadin parte-hartzeak gizartearen aurrean zein politika publikoetan azken urteetan hartu duen garrantzia azpimarratzen da, prozesu honetan administrazioak presente egon behar duenaren ideia landuz.

Parte-hartzea gizarteak eragiteko tresna bezala: Laugarren puntuan parte-hartzea gizarteak eragiteko tresna bezala aurkezten da eta berau praktikara eramateko kontuan hartu beharreko faktoreez hausnartzen da.

Joera eta metodologiak: Azken bi ataletan aipatutako faktoreak kontuan izanda parte-hartzea aurrera eramateko hainbat modu edo estrategia berritzaile aipatzen dira, bakoitzeko adibideak plazaratuz.

[PDF] Parte-hartzea Europan

Zer iruditu zaizu txostena? Baliagarria suertatu zaizu? Edozer komentatzeko gogoa izanez gero edo gehiago jakin nahi baduzu, idatzi partehartze@egk.eus helbidera edo deitu 945220601 / 688676099 (Xuban) zenbakira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.