4 October, 2021

Partaidetza teknikari lanposturako lan-deialdia

Gazteon parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu nahi eta behar dugun gizartea lortzeko. Gainera, askotan aurkakoa esaten bada ere, gazteok interes handia dugu eragiten diguten gaietan eta espazioa eta metodologia egokiak sortzen direnean erantzuten dugu. Horregatik, gazteen eta gazte elkarteen parte-hartzea sustatzea ezinbestekoa da. Horretarako, gazteria politiken garrantzia aldarrikatzea, erakundeek gure ikuspuntuak kontutan izatea eta administrazio hauen eta gazte elkarteen arteko zubi lana egitea ezinbestekoa da. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) hori ulertzen dugu sustatu beharra dagoela gazteon parte-hartzea bermatzeko.  EGKn hitzarmena dugun administrazioekin horixe bilatzen dugu, era honetara politika publikoetan eragina izateko. Gainera, jada martxan dauden eta abian jarri nahi diren gazte eta gazte-elkarteei aholkularitza eskaintzen diegu euren zalantzak argitzeko. Baita ere, Europan erabiltzen diren metodologia berriak ezagutzeko.

Guzti hori zuretzat ere garrantzitsua bada, aukera paregabea duzu! Izan ere parte-hartze teknika bila gabiltza!  Jardunaldi osoko eskaintza da. Lanpostua Gasteizko edo Donostiko egoitzan egin beharko da, lan eremua Euskadi osoa izango da. Era berean, besteak beste, hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua. Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.

Prozesuan kontuan hartzeko hainbat data

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Motibazio gutuna eta curriculumen bidalketa, urriaren 12a arte.
  • Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriak 15an.
  • Froga Idatzia Bilbon, urriaren 18an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriaren 20an.
  • Elkarrizketa eguna, urriaren 22an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urriaren 25ean.
  • Lanean hasteko data, urriaren azken astean.

Jarraian duzu lan-deialdia bere osotasunean. Edozein zalantza izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.