Otsailak 22, Soldata Berdintasunaren Europako eguna - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

22 February, 2019

Otsailak 22, Soldata Berdintasunaren Europako eguna

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala dugu jomuga eta horretan oinarritzen dugun gizarte baten alde lan egiten dugu. Bidean hainbat oztopo daude, asko estrukturalak. Horietako bat da soldata arrakala. Horregatik, gaur, otsailaren 22an, Soldata Berdintasunaren Europako egunean, zortzi* gazte elkartek, gizarte mugimenduk eta sindikatuk bat egin duten manifestu hau kaleratu dugu.

Berdintasun eta enplegu lan-arloek elkarlanean jorratutako testu honetan gazteen artean ematen den soldata arrakalan jartzen da fokua, baita hau bermatzen eta betikotzen duten faktoreak salatu ere. Besteak beste: segregazio horizontala, joera berriak (emakume gazteek aberastasuna esparru pertsonalaz eta pribatuaz gozatzeko denborarekin lotzea) eta zaintza eremuetako erantzunkidetasun falta.

Proposamen eta eskariak

  • Genero-ikuspegiaren beharra enplegu politiketan
  • Soldata arrakalarekin amaitzeko neurri zehatzak: ekintza positiboak abian jartzea, berdintasun planetan zehaztutakoa betetzen dela ziurtatzeko ikuskaritza eta jarraipen gehiago eta negoziazio kolektiboaren garrantzia.
  • Sexuka eta adinka banatutako datu eguneratuak izatea. Politika publikoak diseinatzerakoan errealitate bati erantzuteko zehazten dira neurriak. Errealitatearen diagnosia ez da erreala izango datuak ez badira eguneratuak

 

16 eta 29 urte bitarteko gazte okupatuen batez besteko soldata, sexuaren eta lanaldi motaren arabera

Guztira (€)
Emakumeak (€)
Gizonak (€)
Batez besteko soldata, guztira
996 867 1125
Lanaldi osoan lan egiten dutenen batez besteko soldata
1195 1119 1242
Lanaldi partzialean lan egiten dutenen batez besteko soldata
605 607 599
Iturria: “Gazteak eta Enplegua Euskadin 2015“. Gazteen Euskal Behatokia

Hemen irakur dezakezu manifestua bere osotasunean

[PDF] Otsailak 22, Soldata Berdintasunaren Europako eguna

2019an zehar eta etorkizunean gaiari gertuko jarraipena egingo diogu eta foro ezberdinetan mahai-gainean jarriko ditugu jorratutako ekarpenak. Zuk bestelakorik gehitu nahi baduzu edo daudenak osatu nahi badituzu idatzi bizibaldintzak@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbidetara edo deitu 945 22 06 01 / 94 44 36 143.

*Manifestu honetara LSB-USO, Gazte Abertzaleak, Eko-Acg, Euskadiko Ikasle Marokoarren elkartea (AEMPV), Aldarte, Euzko Gaztedi EGI, Uzturre eta Kale Dor Kayiko elkarteak atxiki dira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.