Otsailak 12: Emantzipa... Zer? lantaldearen bilera Bilbon. 12 de febrero: reunión de Emantzipa... Zer? en Bilbao - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

4 February, 2020

Otsailak 12: Emantzipa… Zer? lantaldearen bilera Bilbon

Pasa den astean Gazteen Euskal Behatokiak aurkeztutako datuen irakurketa plazaratu genuen. Gazteon egoera argi eta garbi laburtzen dute Gazteen Adierazleak. Euskadiko gazteen panoramika 2019 eta Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018 txostenek. Behin egoera ezagututa, zein dira hurrengo pausuak? Horixe zehazteko deitu dugu Emantzipa… Zer? lantaldearen hurrengo bilera otsailak 12 17etan Bilboko egoitzan. Eman izena hemen!

Enplegu eta etxebizitza lan-arloek EGKren plangintzan pisu berezia dutenez zurekin elkarlanean pentsatu nahi ditugu mahai gainean jartzekoak. Gero, urtean zehar hainbat proiektu eta egitasmo gauzatuko ditugu iritziak bildu, proposamenak jorratu eta administrazioari heltzeko.

Hainbat kontu mahai gainean

Lantaldeko bileran hainbat kontu jarri nahi ditugu mahai gainean. Batetik, albiste hasieran aipatutako txostenen datuak aztertuko ditugu gazteon enplegu eta etxebizitza egoeren diagnosia egiteko denon artean. Ostean, buruan ditugun proiektu batzuk planteatuko dizkizuegu zuen ekarpenekin batera 2020rako plangintza zehazten joateko. Beti bezala, zure iritzia oso kontuan izango dugu. Gazteok asko dugu esateko enplegu, etxebizitza eta emantzipazioaren gainean. Etorri eta egin ezazu zure ekarpena, denak beharrezkoak dira-eta!

Hau da EGKtik planteatzen duguna. Noski, denon artean garatzeko eta moldatu beharrekoa moldatzeko. Gehiago jakin nahi baduzu edo bertaratu ezin zarenez zure proposamenak helarazi nahi badituzu, idatzi bizibaldintzak@egk.eus / etxebizitza@egk.eus helbideetara edo deitu edo 945220601 / 688737092 (Luisa) / 688737153 (Oihana) zenbakietara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.