COVID-19ak sortutako arazoei irtenbidea bilatzeko online bilera. Reunión online para dar respuesta a los problemas causados por el COVID-19 - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

15 May, 2020

COVID-19ak sortutako arazoei irtenbidea bilatzeko bilera

  • Emantzipa… Zer? lantaldeak bilera telematikoa egingo du maiatzaren 21ean, osteguna, 17etan. Eman izena hemen!

Enpleguan eta honen baldintzetan, ikasketetan eta hauek aurrera eramateko moduan, etxebizitzan, aisialdian… COVID-19ak gogor jo du gizartea eta eragindako krisi egoera honek gazteoi ere modu zuzenean eragin digu. Aurreko batzuetan aipatu ditugu enplegu egoeran eragindako kalteak (ERTEak, langabezia, lanaldi-murrizketak, lan osasunean eraginak), honen ondoriozko alokairua ordaintzeko ezintasun nabariagoa, emantzipatzeko zailtasun handiagoa edota ikasleen egunerokoa nola jarri duen hankaz gora: ikasle pisuei bideratutako neurri eta babes eza, ikasteko baldintzetan erroko aldaketa, lan praktiketan edo formakuntza dualean ezjakintasun handia, aurez aurreko klaseak itzuliko diren ala ez zalantza…

Hamaika dira sortu diren galderak eta, zoritxarrez, erantzunak ez daude argi. Gure ustez hauek aztertzeko espazioak sortzea da lehen pausua eta horregatik datorren ostegunean, maiatzak 21, 17etan Emantzipa… Zer? lantaldearen online bilera berria egingo dugu ondorengo gaiak jorratzeko:

  • Etxebizitzari buruzko galdetegiaren kontrastea
  • #IkaslePisuakZer kanpainaren jarraipena
  • Praktika laboralekin gertatuko dena

Online bilera, azkenak bezala, bideodei bidez egingo dugu. Hau kudeatzeko eta arazo teknikoak saihesteko, izen-ematea eskatuko dizugu galdetegi hau beteaz maiatzak 21eko (osteguna) 13:00ak baino lehen.

Asmoa denon artean errealitatea modu sakonagoan ezagutzea da, esperientzia horietatik abiatuz bizi ditugun arazoak identifikatzea eta hauei nola erantzun pentsatzea.

Edozein galdera izanez gero, gehiago jakin nahi baduzu edo parte hartu ezin baduzu baina zurea helarazi nahi badiguzu idatzi etxebizitza@egk.eus / bizibaldintzak@egk.eus helbideetara edo deitu 688737092 (Luisa) / 688737153 (Oihana) zenbakietara. Eta animo egoerarekin!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.