-
COVID-19ari aurre egiteko neurrien artean ikasle pisuei buruzkoak faltan bota ditugunez, antolatu eta gaia mahai gainean nahi dugu
-
Bizipen pertsonaletik abiatuz, gaiari erantzun bat ematea da asmoa; bidali zure bideoa traola bitartez edo hezkuntza@egk.eus / 688737133 kontakuetara
Mahai-gaineratu den informazio guztiaren artean zaila da gertutik jarraitzea gai guztiak. Izan ere, COVID-19ak gure bizitzako esparru guztietan izan du eragina, baita kutsadura saihesteko hartutako neurriek ere. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) gazteon iritzia biltzeko hainbat saio egin ditugu eta ikasleen pisuei buruzko neurrien falta nabaritu dugu. Jakitun gara errealitateak hamaika direla eta bakoitzean ñabardurak mordoak direla. Horregatik, egoera ahalik eta modurik sakonenean ezagutzeko eta egoera hau arautu dadin eskatzeko, #IkaslePisuakZer kanpaina abian jarri dugu.
#IkaslePisuakZer kanpaina
Jarraian duzun bideoan Aitana, Rodrigo eta Ainhoaren bizipenak bildu ditugu. Zure egoera gurekin konpartitu nahi? Asmoa #IkaslePisuakZer kanpaina bitartez antolatu eta bizipenetatik abiatuz Administrazioari proposamenak helaraztea da, ikasle pisuei bideratutako neurriak guztion artean aldarrikatzeko.