Nola, zergatik, zertarako... parte hartzen (ez) duzun jakin nahi dugu - EGK

11 September, 2013

Nola, zergatik, zertarako… parte hartzen (ez) duzun jakin nahi dugu. Kontatuko diguzu?

Gauzak aldatu dira, eta gure parte (ez) hartzeko modua ere. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Parte-Hartze arlotik gazteon parte hartzea hobeto ezagutzeko ikerketa bat egiten ari gara. Nola, zergatik, zertarako… parte hartzen (ez) duzun jakin nahi dugu. Kontatuko diguzu?

Kontseilua osatzen duten elkarteek parte hartuko dute azterlanean, baina, gainera, bestelako gazteen gizarte mugimenduen esperientziak ezagutu nahiko genituzke ere. Baten batean aritzen bazara eta ikerketan parte hartzera animatzen bazarete, partehartze@egk.org helbidera idatzi ahal diguzue, ala 943 42 97 67 telefonora deitu. Zehazki, ordu bat baino gutxiagoko elkarrizketa bat izatean datza ikerketan parte-hartzea. EGK-ko egoitzetan egin ditzakegu solasaldiak, baina, behar izanez gero, zuen elkartera gerturatzen gara, zuen lokalak eta errealitateak ezagutzeko eta parte-hartzea errazteko.

Epea: urriaren 15era arte.

Asmoa ez da beste txosten bat idaztea, baizik eta ondorio hauetatik abiatuta, gero eta gehiago eta gero eta hobeto parte hartu dezagun proposamenak eta proiektuak martxan jartzea.

Eskerrik asko!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.