Kalitatezko Enplegua

Euskal gazteriaren arazo nagusienetako bat emantzipazioa da, lan-merkatua, lan baldintzen eta etxebizitzaren merkatuaren egoera latzen fruitu. Kalitatezko enplegu egonkor eta duin bat lortzea gero eta zailagoa da. Batez ere, lan-merkatuan indarra hartu duten kontratatzeko formula ezberdinak kontuan hartzen badira, hauek prekaritatea baino ez dutelako sustatzen. Ondorioz, gazteek haien bizitza proiektuak martxan jartzeko aurkitzen dituzten oztopoak izugarriak dira. Batez ere, emantzipatzeko eta etxebizitza duin bat lortzeko, pauso hau emateko ezinbestekoa baita kalitatezko enplegu bat izatea.

Euskal gazteriak emantzipatzeko eta bizi proiektu autonomoa eraikitzeko bizi duen egoera prekarioa dela eta, EGK-k gazteriaren iritzi eta proposamenak jaso nahi ditu kalitatezko enpleguari dagokionez.

Txosten hau, kalitatezko enpleguan zentratuko da batez ere, beraz, kalitatezko enpleguaren inguruko eduki ezberdinak aurkituko dira, horien artean, Hiruburu jardunaldian enplegu mahaietan jasotako edukien laburpena.

Egitura

1- Gazteon errealitatea enplegu arloan

2- Kontratu motak

3-Administrazioak kalitatezko enpleguaren aurrean

4-Kalitatezko enpleguaren Hiruburua

Txostena deskargatu