Hitzartzen: Emakume politikariak hitza hartzen. Hitzartzen: mujeres políticas tomando la palabra - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

31 October, 2019

Hitzartzen: Emakume politikariak hitza hartzen

Azken urteetan mugimendu feministaren aldarrikapenak agenda politikoan sartu dira, bai eta berdintasun politikak instituzioetan sartu ere (berdintasun planen sorrera, eraso matxista eta LGTBI+fobikoen aurkako protokolizazioa, berdintasun teknikarien sorrera…).  Honek, politika publikoetan eragina izan du. Prozesu guzti honen gainean hausnartu eta berdintasun politiketan aurrerapausoak ematen jarraitzeko bidean EGKtik Hitzartzen: Emakume politikariak hitza hartzen mahai ingurua antolatu dugu azaroaren 13an Donostiako UPV/EHUren Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako fakultateko I Eraikinean.

Bertan Eusko Legebiltzarreko talde desberdinetako emakumeak batu nahi ditu EGK-k berdintasun politikei buruz hausnartu eta berauetan sakontzeko dituzten proposamenen gainean eztabaidatzeko. Irati Sarasua Arabaolaza kazetaria izango da mahai ingurua dinamizatuko duena.

Hitzartzen ekitaldiko politikariak

EAJ/PNV Maitane Ipiñazar Miranda

EH BILDU Oihana Etxebarrieta Legrand

ELKARREKIN PODEMOS Eukene Arana Varas

PSE-EE Natalia Rojo Solana

PP Juana de Bengoechea Estrade

Azaroak 13ko egitaraua

18:00-18:15 Ekitaldiaren ongi etorria eta aurkezpena

18:15- 19:15 Politikarien hitzartzea

19:15-20:00 Publikoaren eta sareetako galderen hitzartzea*

*Topaketa streaming bidez erreproduzituko da eta ezin baduzu topaketara joan sareetatik parte hartu ahal izango duzu. Bidali zure galdera bide hauetatik:

  • Twitter sarean #Hitzartzen traola erabilita eta @GazteKontseilua aipatuz
  • WhatsApp bidez 688676099 zenbakira.

Ekitaldian parte hartzeko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera! Etor zaitez! FORMULARIO hau bete behar duzu izena emateko. Mugi zaitez, plazak mugatuak dira eta!

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira. Zure autobus, tren, metro… txartel originalak edo Internet bitartez jaitsitakoak eta guk erraztuko dizugun gastu orria beteta ematearekin, gastatutakoa bueltan izango duzu.

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez gurekin kontaktuan! berdintasuna@egk.eus helbidera idatziz edo  944436143/ 615749929 (Irati) telefono zenbakira deituz.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.