Haziak Astialdira

26 March, 2021

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Haziak Astialdira txostena aurkeztuko du BilboRock-en apirilaren 13an

Txosten honek hezkidetza hezkuntza ez formalean nola ematen den lantzen du eta etorkizuneko eskaera eta proposamenak biltzen ditu

Hezkidetza munduan dabiltzan pertsonak gonbidatzen dira hausnarketak entzun eta iritziak partekatzera

Pasa den urtean, “Haziak Astialdira” proiektuaren bitartez, hezkidetza hezkuntza ez formalean nola ematen den landu zen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) hezkuntza eta berdintasun lan arloetatik. Txosten horren emaitzak datorren apirilaren 13an aurkeztuko dira BilboRock-en, arratsaldeko 18:00etan eta hezkidetza lantzen duten pertsonei bertan parte hartzeko gonbidapena helarazten zaie.

“Hazkiak Astialdira” txostenaren emaitzak aurkezteko mahai-inguru bat antolatuko da. EGK-k moderatzaile lana egingo du lanketa horretako ondorioak aurkeztuz eta Alboan eta Errotik elkarteek bertan parte hartuko dute beraien praktika onak eta esperientziak partekatuz eta nahi duenak solasaldian hitz egiteko tartea ere izango du.

Astialdi elkarteei eta administrazioari dagokien etorkizuneko eskaera eta proposamenak biltzen ditu txostena. Hezkuntza formaletik haratago dagoen hezkuntza esparru honetan, hezkidetzak dagokion lekua hartzeko.

Ekitaldiari,  ez zaio umorea faltako, izan ere, ba al da umorerik gabeko iraultzarik? Kontu Kantoi taldea izango dugu gurekin ekitaldia goxatzeko.

Eman izena hemen

Lanketa

Astialdi munduan lanean dabiltzan zenbait elkarterekin ateratako lan saio dinamiko batzuen bitartez eta galdetegi batetatik abiatuaz, informazioa bildu zen eta txosten bat egituratu zen. Elkarteak honakoak izan ziren: Euskarabentura, Itaka Eskolapios, Gipuzkoako Gaztetxoak, Geu elkartea, Arabako Eskaut Laikoak eta Goian elkartea.

Astialdi taldeetan hezkidetza bera nola definitzen den arakatu zen, baita hau egiteko dauden zailtasunak ere bai. Diseinua nola egiten den aztertu zen, feminismoari buruzko zein lanketa egiten diren, egun espezifikoetan egiten diren ekintzak nolakoak diren… Finean, nola lantzen da hezkidetza hezkuntza ez formalean? Zeintzuk dira arlo honetan dauden erronkak? Zein proposamen egiten dira gaia jorratzeko?

Iruzkin bat “Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Haziak Astialdira txostena aurkeztuko du BilboRock-en apirilaren 13an”

  1. Leire says:

    Kaixo Irati!
    Leire naiz Errotiketik. Nik 27 eta 29an Hika Ateneora joan nahi nuke.
    Aidak zurekin hitz egingo du seguru aski. Baina apuntatu nazazu mesedez 😉

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.