Giza Eskubideak EGKrenlanaren oinarri eta iparrorratz. Derechos Humanos, base y brújula del trabajo de EGK - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

10 December, 2020

Giza Eskubideak EGKren lanaren oinarri eta iparrorratz

1948an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen eta ordutik 30 artikuluz osatutako testua erreferentziazkoa izan da. Baina, nola uztartu hori gazteon egunerokoarekin? Ia 75 urte ostean, gertukoa ahal dugu aldarrikapena? Hori izan da gure lanaren oinarri eta iparrorratz azken urteetan.

2014an sortu genuen Bakea eta bizikidetza lan arloa eta ordutik hainbat proiektu antolatu ditugu. Horietan guztietan Giza Eskubideak lantzea izan da asmoa, gizarteak bakean, bizikidetzan, kulturartekotasunean eta giza eskubideen errespetuan hezteko hartuta duen eta dugun konpromisoa berresteko.

Gaur bake eta bizikidetza lan-arlotik topaketa, ekimen, lantalde eta bestelako espazioetan landutakoa oroitu nahi dugu. Batzuetan zeharka eta besteetan artikulu konkretuak lantzeko asmoz, iparrorratz hori izan dugulako gida.

[PDF] Bake eta bizikidetza lan-arlotik landutako Giza Eskubideak

Etorkizunera begira lan ildo hau jorratzen jarraituko dugu, bakean eta bizikidetzan oinarritutako gizarte batek oinarrizkoak eta unibertsalak diren eskubide hauen errespetua ziurtatu behar baitu gizarte osoarentzat.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.