Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) argi dauka: Gazteria Lege berria atarian da eta diseinuak jatorrizko akatsak ditu: bai epe aldetik (estuegiak eta aldebakartasunetik finkatuak), bai metodologiari dagokionez (izan ere, aldez aurreko informazio epe bat ezartzea ahaztu baitu, beste gauza batzuen artean). Guztiarekin ere, gazte elkarteen plataformak arau berriaren aurreproiektuan esku-hartzea erabaki du, pasa den urtean abiatutako Gaztelegea 2.0. bere prozesuaren norabidea jarraituz.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteekin hainbat lan-bilera egin ondoren, EGK-k kritika eta ekarpen txosten bat diatzi du. Dokumentuak hainbat bat hobekuntza proposatzen ditu: boluntariotzan, parte-hartzean, euskaran,kulturartekotasunean, hezkuntzan, enpleguan, etxebizitzan… eta horrela, 30 proposamen baino gehiago zenbatu arte.
Ildo berean, Kontseiluko presidente den Batiste Ezeiza eta Batzorde Iraunkorreko idazkari Arrate Santiesteban Eusko Legebiltzarreko Gazteria eta Kultura batzordera joan ziren ekainaren 28an. Saioan, analisi-prozesuaren lerro nagusiak azaldu zituzten. Aste bat geroago, ustailaren 5ean, EGK-k behin batiko dokumentua eman zion Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendariari. Oraindik ez baduzu irakurri, oraindik garaiz zaude: deskargatu ezazu.
Bestalde, Euskonews Gaztea aldizkarirako idatzitako artikulua ere irakurri dezakezu.
EGK-k jakinaren gainean jarriko zaitu aurrerantzean ere!