Zein da Gaztelagun programaren eragina? Irailak 12 Bilbon aztertuko dugu. El 12 de septiembre analizamos la repercusión del programa Gaztelagun - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

9 September, 2019

Zein izan da Gaztelagun programaren eragina?

  • Datorren irailaren 12an Emantzipa… Zer? lantaldeak neurria aztertuko du

  • Orain arte izandako eraginaren datuak ere landuko ditugu

Gazteon emantzipazioa, orokorrean, ez da prozesu erraza. Soldata baxuak, alokairu altuak eta berau errazteko neurrien faltak egoera zailtzen duela askotan esan dugu. Horregatik, 2019ko urtarrilean aurkeztutako GazteLagun programaren jarraipena egin dugu. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza neurria da gazteon emantzipazioa errazteko bidean.

Lehen unetik Emantzipa… Zer? lantaldearen bitartez hainbat ataletan ekarpenak egin genituen gazte kolektiboaren beharrei bere osotasunean erantzuteko eta orain, behin sei hilabete igarota, hauek izandako eragina aztertzeko jarraipen bilera egingo dugu

Gaztelagun programaren jarraipena

Topaketa honen asmoa zure iritzia jakitea da. Neurriak diseinatzerako orduan gure ahotsa kontuan izatea ezinbestekoa baita. Bestela, ez diete gure beharrei erantzungo. Indarrean jarritakoa aztertu eta horren gainean iritzi eta proposamenak landuta pertsona gazteok alokairuan emantzipatzeko ditugun zailtasun egoerei erantzuten dietela bermatuko dugu. Ondoren EAEko erakunde publikoei helaraziko diegu eragina izateko.

  • Noiz: Irailaren 12an, osteguna, 17:30ean.
  • Non: EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia, 44).
  • Zer: Gaztelagun programaren jarraipena

Bileran, gainera, Gaztelagun neurriaren datuen lanketa ere egingo dugu. Eta, beti bezala, zure proposamenetara ere irekita gaude.

Ekitaldia interesekoa bazaizu edo edozein zalantza izanez gero idatz iezaguzu etxebizitza@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 944436143 / 688 737 092 (Luisa) zenbakira.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.