Zutabeak Arrakalatzen ekitaldiko argazkiak (urriak 31) - Fotos de la jornada Zutabeak Arrakalatzen (31 de octubre)EGK

Zutabeak Arrakalatzen ekitaldiko argazkiak

Etxebizitza genero-ikuspegitik aztertzea beharrezkoa da honek ere gure beharrei erantzun diezaien. Jarraian dituzu larunbat honetan, urriak 31, Zutabeak Arrakalatzen ekitaldiko argazkiak. Kutxa Kultur Plazan antolatutako espazio honetan Oihane Ruiz Menendez arkitekto urbanista feminista, Kalea(n) Bizi arkitektura elkartea eta Abaraska etxebizitza kooperatiboa izan genituen hizlari. Topaketak bi atal izan zituen:

  • Lehenik hiru zatitan banatutako mahai ingurua izango dugu. Hizlariek etxebizitza eta generoaren azpigaiei buruzko ikuspuntua elkarbanatuko dute: COVID-19aren ondorioz eman diren hausnarketak, elkarbizitza ereduak eta etxebizitza eta segurtasuna.
  • Ostean, bertaratuen galderentzako tartea izan zen.

Gehiago jakin nahi baduzu, ohi bezala unean uneko jarraipena egin genuen gure Twitter kontuan eta Instagramen. Eta laburpentxoa egiteko bideo bat osatu genuen

Konfinamenduak etxeari buruzko hainbat hausnarketa ekarri ditu: metro karratuak, balkoiaren garrantzia, distribuzioa, espazioen diseinua, zein diren lehentasunak… Gaia oso zabala izanik, genero-ikuspegitik aztertzeko hainbat modu daude. EGKtik bi izan ditugu abiapuntu: batetik, familia ereduak eta horiek etxebizitzaren egituran duten eragina; bestetik, ea etxebizitza espazioak seguruak diren emakume gazteentzat.

Mila esker espazioko teknikariei erraztasun guztiengatik, Zutabeak Arrakalatzen ekitaldiko hiru hizlariei (Abaraska Etxebizitza Kooperatiboko Laura Muelas de Ayala, Kalea(n) Biziko Maria Melo Obeso eta Oihana Ruiz Menendez arkitekta eta urbanista feministari) zuen prestutasun eta eskuzabaltasunagatik, interpreteei azkar hitz egindakoan izandako pazientziagatik, Donostia Gazteriari laguntza guztiagatik eta nola ez zuei parte izateagatik. Orain landutako guztiari jarraipena ematea da asmoa, beraz edonolako ekarpenik izanez gero edo streaming-a berriro ikustean galderariz baduzu idatzi etxebizitza@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbidetara edo deitu 944436143 (Luisa) edo 943429767 (Irati) zenbakietara.