Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak jardunaldiko argazki-galeria. Fotos de la jornada Islamofobia: feminismos, retos y visiones - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak jardunaldiko argazkiak

Berdintasun erreala jomuga bezala jarrita, berau lortzeko oztopoak aztertzea ezinbestekoa da: zein den oinarria, zein jarrerek mantentzen duten, nola egin diezaiekegun aurre, zein politika publiko jar daitezken martxan, etab. Horretarako, hainbatetan esan dugun bezala, genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da. Islamofobia da aipatutako eragozpen horietako bat eta sakonean aztertu ahal izateko ‘Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak’ jardunaldia antolatu genuen pasa den irailaren 26an Donostiako Emakumeen Etxean.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) bake eta bizikidetza eta berdintasun lan-arloek elkarlanean egindako proiektua izan da. Lehenik, hiru profil desberdin dituzten hiru emakume (Enara Arrieta, Ikram Bouzalmat eta Chaimae Nakari) izan genituen gurekin euren esperientzia eta lekukotza elkarbanatzeko. Ostean hausnarketa elkarbanatua egin genuen eta, azkenik, desiren putzuan bertaratuek etorkizunari begira jomugak eta ikuspegiak ezarri zituzten.

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak

Laster aurkeztuko dugu ekitaldiaren ondorio txostena. Bien bitartean edonolako galderarik baduzu edo ekarpenik egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbideetan edo 943429767 / 944436143 telefonoetan.