Jarreren arteko gerturatzea eta irtenbide elkarbanatuak errazten dituzten elkarrizketa-espazioak behar ditugu

Gazteak eta bakea

Bart arratsaldean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindako lanaren aurkezpena egin zuen. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiarekin sinatutako hitzarmenaren barnean egindako hainbat tailer, formakuntza eta ekitaldi barnebiltzen dituen ‘Gazteak eta Bakea. Iraganari buruzko hausnarketak, orainaldiko aukerak, etorkizuneko erronkak’ liburua aurkeztu eta ‘Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka’ dokumentala proiektatu ziren.

Unean uneko jarraipena egin genuen atzo Twitter kontuan. Ikusi nahi baduzu bila ezazu gure kontua edo #Bakeahots traola. Instagram kontuan ere argazkiak igo genituen. Ez dugu aukera galdu nahi bertaratu zineten guztioi eskerrak emateko. Oso egun polita izan zen EGK osatzen dugun taldearentzat. Hurrengo helburua gazteek jarritako erronka betetzea da: egindako eskari, proposamen eta bestelakoak gizarteratzea eta administrazioei helaraztea

Ekitaldiaren informazio guztia esteka honetan duzu

bakea martxoak 2