FORMAKUNTZADUALA

11 June, 2021

Formakuntza Duala Hobeto Ezagutzen jarraituz

Gazteon laneratzea ez da erraza izan aurreko 2008ko krisiaz geroztik, gainera prekarizatutako egoera hau areagotu egin da Covid-19aren ondoriozko krisiarekin.

Akademikoki aurreko belaunaldiak baino prestatuago dauden gazte hauentzako ez da erraza formakuntza aroa amaitu ostean baldintza duineko lan finko bat aurkitzea. Horren ondorioz askotan formakuntza aro hau luzatzea dakartza.

Formakuntzatik lan mundura salto hori errazagoa egiteko Europa mailan erreferente den Formakuntza Duala Euskadin erreferente bihurtzen ari da ere, ikasle askok hau aukeratzen dutelarik Lanbide Heziketan zein Unibertsitateko hainbat ikasketetan. Izan ere, oraindik ez da posible edozein ikasketetan heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundearen arteko txandakatze hau aurrera eramatea. Txandakatze hau dela eta ordu kopuru eta esfortzu handia eskatzen die ikasleei. Hau, gazteon bizitza-proiektuan duen eragina aztertzeko asmoz EGKtik gaia landu egin da, hiruburu, galdetegi, bilera eta eztabaida talde ezberdinen bitartez.

EMAITZAK

Burututako ekintza ezberdinetatik eta gazteen zein Formakuntza Dualaren arduradunen esperientziak oinarri hartuta informazio paneltxo hauek sortu dira. Hezkuntza eredu hau aukeratzeko eta ez aukeratzeko arrazoiak, beka eta lan kontratuaren arteko konparazioa eta bakoitzaren nondik norakoak, nola genero perspektiba txertatzea beharrezkoa den, unibertsitate eta lanbide heziketaren arteko ezberdintasunak, aniztasunak eta Covid-19ak Formakuntza Dualean izan duen eragina besteak beste. Izan ere, Formakuntza Dualeko helburua den laneratzea sustatzea %26an jaitsi da Covid-19agatik.

Honekin batera egoera hobetzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko proposamenak jaso dira ere; administrazioek aniztasun funtzionalak dituzten pertsonekin kontratuak sinatzea sustatu behar dute, baita unibertsitateetan formula berriak ezarri ere.

EGKn gazteon kalitatezko bizitza-proiektuen alde egiten jarraitzen dugu gazteoi eragiten diguten esparru ezberdinak kontuan izanda. Egoera ezberdinak duten eragina aztertuz eta hobetze-proposamenak aldarrikatuz.

Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, zalantzak zein proposamenak izatekotan idatzi bizibaldintzak@egk.eus edo deitu 945220601 telefonora.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.