Eztabaidan saioan izan zen Maialen Olabe pasa den ostiralean. Maialen Olabe en el programa Eztabaidan de ETB - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

22 June, 2020

Eztabaidan saioan izan zen Maialen Olabe

Pasa den ostiralean, ekainak 19, Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea ETB1eko Eztabaidan saioan izan zen egunerokoaren analisia egiten eta gazteen ikuspegia mahai-gainean jartzen. Azken asteotako gertakari eta erabakiek eragin handia izan dute gure egunerokoan eta garrantzitsua da 2008ko krisitik ikasitakoa aplikatzea: gazteria zeharkakotasunez lantzea, genero-ikuspegia txertatzea politika publikoetan emakumeek pairatutako arrakalei amaiera emateko eta prekaritatearen aurkako neurriak ezartzea.

Deseskalatze honetan eta etorriko diren asteetan ardura mantentzea garrantzitsua da eta horretarako deia egiten dugu EGKtik, denon artean errazago erantzungo baitiogu aurrean dugun erronkari. Hemen ikus dezakezu bideoa bere osotasunean.

Esango diguzu zer iruditu zaizun Eztabaidan saioan izandako agerraldia! Edozerekin hemen duzu nola jarri gurekin harremanetan. Animo denei!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.