Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Abenduak 4 Bilbon. Conoce los contratos laborales, ¡conoce tus derechos! El 4 de diciembre en Bilbao

28 November, 2019

Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Abenduak 4 Bilbon

  • CCOO sindikatuarekin elkarlanean formakuntza eskainiko dugu abenduaren 4an Bilbon 17etan

Gaur egun gazteak pairatzen duten lan prekarizazioa pil-pilean dagoen gaia bada ere, prekarizazio hau soldatan eta lan istripuetan zentratzen da askotan, arazoaren edo egoeraren ‘gainazal’ hori soilik kontuan hartuz. Bistako hori aipatuta beste hainbat ondoriori ez zaio erreparatzen. Besteak beste, kontratuak sinatzerakoan dugun informazio falta edota lan baldintza eta lan eskubideei buruzko ezagutza falta.

Oso beharrezkoa da salbuespenezko egoerak azaleratzea bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab prekarietatea areagotzen baitute. Era berean, lan kontratuen eta lan baldintza txarren ondorioen gaineko informazioa eskasa denez, formazio eta informazio gehiago beharrezkoak dira.

Informazio eta formakuntza beharra

Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), CCOO sindikatuaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (GFA) elkarlanean, bigarren pausu bat ematea beharrezkoa dela uste dugu. Eta horretarako Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! formakuntza antolatu dugu.

Gazteek haien lan eskubideak eta kontratuak ezagutu, kontratazio formula berezi ezberdinek eskubide hauek nola urratzen dituzten identifikatu eta formula hauek epe motz, ertain eta luzean zer nolako arazoak sortzen dituzten aztertuko dugu Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldean. Animatu eta parte hartu! Eman izena hemen!

Ekitaldia interesekoa bazaizu, eta edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 945 22 06 01 / 688 73 71 53 (Oihana) zenbakira. Ez galdu aukera eta eman izena hemen! Eta gerturatzea ezinezkoa bazaizu, baina ekitaldian jorratutakoaren berri izan nahi baduzu, idatzi edo deitu esandako kontaktuetara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.