Euskara lanerako zein bizitzeko beharrezkoa tresna dugu. El euskera es una herramienta necesaria para el trabajo y para la vida - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

3 December, 2020

Euskara lanerako zein bizitzeko beharrezkoa tresna dugu

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko egunean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) euskararekiko dugun konpromisoa berriztu eta indartu nahi dugu. Egunerokoan txertatuta dugun hizkuntza da eta Euskara lanerako zein bizitzeko beharrezkoa den tresna bezala ikusten dugu. Hori dela eta, 2018ko Euskaraldiarekin bat egin genuen eta aurten aurrerapausoak eman ditugu. 2020ko Euskaraldian zehar, EGK-ko espazioak Arigune bihurtu ditugu, kanpora begira egiten diren ekintzetan zein barnekoetan ere.

Horrez gain, gaurko eguna aprobetxatu nahi dugu Arigune izateaz gain, aspaldi honetan egindako zenbait aldarrikapen oroitzeko eta EGKn jasotako eskaerak administrazioen aurrean mahai gainean jartzeko konpromisoa berresteko. Guretzako euskararen eguneroko erabilera hautu naturala da lanerako zein aisirako:

  • Euskararen normalizazioari dagokionez, hau azkartze aldera, elkarlan fasea ekintza zehatzekin gauzatzea.
  • Hezkuntzari dagokionez, garrantzitsua ikusten dugu Euskal Herriko Unibertsitatean zein Lanbide Heziketan irakasgai guztiak euskaraz %100ean burutzeko aukera bermatzea.
  • Unibertsitate eta Lanbide Heziketa esparruan euskararen egoera zein den jakiteko ikerketa sakon bat egitea, bai arlo kuantitatiboan eta baita maila kualitatiboan ere diagnosi zehatza izateko.
  • Euskara gizarteko esparru guztietan zeharkakotasunez txertatzeko beharra ikusten dugu.
  • Hizkuntza politika integralak abiatu eta garatzea ezinbestekoa ikusten dugu.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.