Zer dakigu Euskadin bizitako indarkeriaz? #HistoriaOsatzen topaketa urriak 23. Deustuko Unibertsitatearekin batera Euskadin bizitako indarkeriari buruz dituzun ezagutza eta galderak elkarbanatzera gonbidatzen zaitugu - ¿Qué quieres saber de la violencia vivida en Euskadi? #HistoriaOsatzen. Te invitamos junto a la Universidad de Deusto a compartir tus conocimientos y preguntas sobre la violencia vivida en Euskadi

23 September, 2019

Deustuko Unibertsitatearekin batera Euskadin bizitako indarkeriari buruz dituzun ezagutza eta galderak elkarbanatzera gonbidatzen zaitugu

  • #HistoriaOsatzen Ikasketa Komunitatea jarriko dugu abian gure gizarteko historiaren Irakaskuntza eta bakearen eraikuntza aztertzeko

  • Lehen saioa urriaren 23an izango da. Ostean, hilean deialdi bat egingo da 2020ko ekaina arte

Nola irakasten da historia EAEn? Zer dakigu bizi izan den indarkeriari buruz? 2014an Bake eta Bizikidetza lan-arloa sortu genuenetik jarreren arteko gerturatzea eta irtenbide elkarbanatuak errazten dituzten elkarrizketa-espazioak sortzea aldarrikatu dugu. Era honetara hainbat langa eta aurreiritzi disolbatzen dira eta bakea eta bizikidetza finkatzeko pausu garrantzitsua ematen da. Hori dela-eta, Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskadin azken hamarkadetan bizitako indarkeriaz gazteek planteatzen dituzten galderak aztertuko dituen #HistoriaOsatzen Ikasketa Komunitatea martxan jarriko dugu.

Bilera bat hilabetean 2020ko ekaina arte

Datorren urritik aurrera eta 2020ko ekaina arte, hilabetean behin hiru ordu iraungo dituen saio bat deituko dugu. #HistoriaOsatzen-ek historia irakasteko modua birpentsatzea izango du helburu, betiere gazteon beharretatik abiatuz. Giza eskubideen errespetuan oinarritutako gizartea eraikitzeko lehenik iraganean gertatutakoa ezagutu eta ulertu behar dugula uste dugu irmoki.

Zure interes eta esperientziak oinarri izanda Ikasketa komunitate batean ikertu, mintzatu eta ikasteko interesa baduzu eta ondorengo irizpideak betetzen badituzu, eman izena!

  • 18 eta 30 urte bitartean izan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizi.
  • Ikuspegi eta esperientzia ezberdineko pertsonekin modu irekian eta errespetuarekin eztabaidatzeko prest dagoen pertsona irekia izan.
  • Ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutza formalik izatea.

Proiektu berritzailea

Proiektu berritzaile honen helburua historiaren irakaskuntza birpentsatzea da gazteon beharrak abiapuntu izanda. Ondoren izango diren faseetan historiako irakasle, ikertzaile eta gaiarekin lotura duten gizarte erakundeetako kideen ekarpenak gehituko dira.

Lehen saioa urriaren 23an izango da eta urriak 11 arte eman dezakezu izena bakea@egk.eus helbidera idatziz edo WhatsApp bat bidaliz 688 737 097 (Leire) zenbakira. Saioak Deustuko Unibertsitatean izango dira, Bilbon. Bertaratzeko hiritik kanpo datozen pertsonen garraio publikoetako gastuak ordainduko dira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.