-
Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleek martxoaren 8a arte bidal dezakete dokumentazioa bakea@egk.eus helbidera
Urtarrila amaieran aurkeztu genuen etikasi programarako izen-ematea luzatu dugu. Deialdi berri honetan unibertsitateko lehen mailako ikasleek eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasleek (betiere 18-30 adin-tartekoak) martxoaren 8a arte (eguna bera barne) eman ahal izango dute izena. Gainerako dokumentazioa, motibazio-gutuna eta hausnarketa pertsonala, martxoaren 17a arte (eguna bera barne) bidali ahal izango dute bakea@egk.eus helbide elektronikora.
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean antolatuta, etikasi programa 18 eta 30 urte arteko gazteei bideratua dago. Proiektuaren helburua Europako leku ospetsuetara egindako bisita hezitzaileen bitartez etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, besteak beste kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiriak edo indarkeria gordina jasandako zonaldeak, Ipar Irlanda adibidez. Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka.
Izen-emateko dokumentazioa non eta noiz arte
Lanbide Heziketako edo unibertsitateko lehen mailako ikasleek ondorengo prozedura jarraitu beharko dute izen emateko:
- Oinarrizko informazioarekin bete beharreko dokumentu hau martxoaren 8a arte (egun hori barne) bakea@egk.eus helbidera bidali.
- Egiten ari diren ikasketak eta bizikidetza eta giza eskubideen alorrarekin zerikusia duten interes, kezka eta esperientziak biltzen dituen motibazio gutuna martxoaren 17a arte (egun hori barne) bakea@egk.eus helbidera bidali. Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da.
- Gutxienez 900 eta gehienez 1500 hitzeko luzera duen giza eskubideei buruzko idatzizko hausnarketa bat egin eta martxoaren 17a arte (egun hori barne) bakea@egk.eus helbidera bidali. Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da.
- Ingeleseko B2 maila erakusten duen ziurtagiria.
Prozesuan kontuan izateko data guztiak dokumentu honetan dituzu:
Prozesuari buruzko edozein zalantza izanez gero bakea@egk.eus helbidera idatz dezakezu edo 943 42 97 67 zenbakira deitu.