Zer eragin du egoerak EAEko ikasle batengan? la situación del transporte - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

22 October, 2019

Zer eragin du egoerak EAEko ikasle batengan?

  • Azaroaren 5ean 2016ko #ZergArraio txostena kontrastatu eta eguneratzeko topaketa antolatu dugu

  • Ikasleen esperientzia eta egunerokotasuna izango dira oinarri

Ikasturtea hasten denetik amaitu arte hainbat bidaia egiten dituzte ikasleek. Batzuetan, gainera, egunero edo egunean bat baino gehiago. Zein eragin du horrek haien bizitzan? Zer suposatzen diote EAEko ikasle bati garraio-kostuek? Hori aztertzeko jardunaldia antolatu dugu azaroaren 5ean Barriola espazioan (Donostiako UPV/EHUko campusa) 17:30ean hasita 19:30ak arte. Eman izena hemen!

2016an #ZergArraio proiektuaren bitartez lehen azterketa egin genuen. Hezkuntza lan-arlotik galdetegi bat diseinatu eta topaketa baten bitartez gazteek haien ikasketak burutzeko zenbaterainoko gastuak/kostuak dituzten jakiteko. Besteak beste, hiru gabezia nabarmendu ziren:

  • Euskadin zehar bidaiatzeko garraio txartel bakarraren beharra aldarrikatu zuen %96ak
  • Hezkuntza zentroetara hurbiltzeko loturak hobetzea, bereziki unibertsitateetara
  • Gazteei bideratutako baldintzak hobetzea: prezioa murriztu, bonu bereziak sortu ikasturterako eta horrela ikasten dauden pertsonek deskontu handiagoa lortzeko aukera izatea gazte tarifa arruntarekin alderatuta, eta abar.

Hemen irakur dezakezu txostena osotasunean.

Azaroak 5 Barriola espazioan

Azaroaren 5ean antolatutako topaketa honekin 2016an identifikatutakoa kontrastatu nahi dugu, egungo gazteek bizi duten egoerarekin osatu eta datu, esperientzia eta bizipenetatik abiatuz hobekuntza-proposamen eta aldarrikapen zerrenda bat egin instituzioei helarazteko.

Antolatu dugun topaketari begira asko izan dira abiapuntutzat hartutako galderak: zeintzuk dira urtebetean zehar izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko aldeak daude? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak? Zeintzuk proposamen edo aukerak? Bete dira neurriren baten aurretik proposatutako kontuak?

Egitekoen zerrenda luzea

Izan ere, egiten zerrendan oraindik hainbat kontu daude, besteak beste garraio kostuak. Horretaz gain, egungo ereduarekiko adostasuna, lurralde arteko desorekak eta eman beharreko erantzuna, ordutegi eta ibilbide aldetik eman daitezkeen hobekuntzak eta zuk mahai gaineratzen duzun guztia jorratuko dugu.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo bestelako zalantzarik izanez gero, idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/688737133 (Irati) zenbakietara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.