GAZTeazAROA: egitarau zabala EGKren 25. urtebetetzea ospatzeko!

25 November, 2011

LARUNBAT HONETAN… EGKren 25. urteurrenaren kolofoi-festa!!!

Topaketaz eta jardunaldiz jositako hilabete baten ondoren… bada garaia GAZTeazAROA kolofoi-festa batekin amaitzeko!!! Noiz? Azaroaren 26an (larunbata), Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Bertan, Itziarren Semeak, VITESSE (elfonegro), Nazidos para joder (NPJ) eta Karrocerías Betoño taldeek jarriko dute musika; gainerakoa, Kortxoeneara joango garen guztiok jarriko dugu. Ordura arte!!! 


Bide batez eskerrak eman nahi dizkizuegu hilabete honetan zehar 25. urteurrena hain ondo ospatzen lagundu diguzuen lagun eta elkarte guztiei. Plazera izan da, benatn. Hemendik aurrera gazteon eskubideen defentsan elkarlanean jarraituko dugula espero dugu. Horretarako, badakizu non topa gaitzakezun. Eta edozerekin idatzi egk@egk.org helbide elektronikora edo deitu 94 44 36 143 zenbakira. Larunbatean elkar ikusiko dugu Kortxoenea Gaztetxean ezta? Animatu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.