Indartsu hasi dugu 2022a Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Urteak dira gazteriaren errelitateari buruzko ikerketa ezberdinak egiten ditugula; emakume gazteen egoera zein den, gazteek etxebizitza bat eskuratzeko orduan zein zailtasun dituzten, lan-baldintzak nolakoak diren… Txosten asko argitaratu ditugu jada, eta uste dugu, baten bat zure interesekoa izan daitekeela.
Hemen dituzu gure txostenak zerrendaturik:
- 2021 Haziak Astialdira. Hezkidetzak astialdian hartzen duen tokiaz hausnartzen.
- 2021. Formakuntza Duala Hobeto Ezagutzen txostena
- 2020 Mugen Mugetatik #IkusGaitezen gazte migratzaileekin etorkizunera begira
- 2019. Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak
- 2019. Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto! txostena
- 2019. Gazteak eta Etxebizitza 2019.
- 2019. Parte-hartzea Europan
Horietakoren bat eskuratu nahi bazenu, idatzi edo deitu iezaiguzu eta nahi duzun helbidera bidaliko dizkizugu txostenak paperean. Gure telefono zenbakia honakoa da: 943 42 97 67 / 615 74 99 29 (Irati).