Feminismoan bi korronte nabarmen azaleratzen dira prostituzioaren inguruan. Prostituzioaren abolizioaren aldeko edota kontrako jarrera sutsuak pizten dira usu horren baitan; izan ere, prostituzioaren erregulazioan sinesten duenik ere badago. Maiz, bi korronteen arteko dema nabarmendu egiten da. Baina, pentsamenduak soseguz aurkezteko guneetan, errazagoa izaten da adostasunak aurkitzea.
Horretarako, bi korronteen ordezkariei ahotsa emateko guneak sortuko dira BI AHOTS: PROSTITUZIOAZ proiektuan. EGK-k prostituzioaz aritzeko espazio bat sortuko du, eta bertan, hizpide izango dira prostituzioa, esplotazio-sexuala eta emakumezkoen salerosketa, besteak beste
Saioetan jarrera kritikoa eta hausnarketa sustatuko dira, eta beraz, hurbiltzen den orori eskainiko zaizkio gaiaren inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta finean gaia jorratzeko tresnak.
Hala, bi topaketa egingo dira. Batetik, urriaren 16an, OTRAS sindikatuaren eskutik, eurek burutzen duten lana ezagutzeaz gain, lan sexuala egiten duten emakumeen errealitatearen berri emango digute, era berean, erregulazionisten diskurtsoa ezagutzea ahalbidetuko digute.
Bestetik, urriaren 17an, Emargi elkarteko Amelia Tiganusen eskutik, elkarteak egiten duen lana ezagutzeaz gain, abolizionisten diskurtsoa ezagutzeko aukera izango dugu. Emargik emakumeen eta nesken sexu- eta ugalketa-esplotaziorik gabeko etorkizunaren alde borrokatzen du, tokian toki eta nazio eta nazioarte mailan.
Etortzeko eman izena hemen: https://labur.eus/BIAHOTS
Hitzaldia: OTRAS sindikatua
Eguna: Urriak 16, astelehena
Ordua: 18:30
Tokia: La Perrera, Konekta gela
Hitzaldia: Amelia Tiganus, Emargi elkartea
Eguna: Urriak 17, asteartea
Ordua: 18:30
Tokia: La Perrera, Konekta gela
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 615749929 / 943429767 (Leire) telefonoetara edo idatzi berdintasuna@gmail.com emailera.