Bergarako 33 espazio Gune Anitza zigilura atxiki dira. 33 espacios de Bergara se adhieren a Gune Anitza - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Bergarako 33 espazio Gune Anitza zigilura atxiki dira

  • Bergarako Udalarekin eta Harrotasuna taldearekin elkarlanean lortu dugu

  • Espazio fisiko zein birtualek aniztasunarekiko aldekotasuna adierazteko proiektua da

Gaur eguerdian Bergaran egin dugun agerraldian herriko 33 espazio Gune Anitza zigilura atxiki dira. Bergarako Udalarekin eta Harrotasuna Taldearekin elkarlanean egindako ekimen hau guretzat sekulako aurrerapausoa da LGTBI+ kolektiboa bistararazi eta eskubideak aldarrikatzeko bidean. Are gehiago azken astean antolatutako programazio zabalaren barnean egin denean.

Era honetara Gune Anitza zigiluarekin bat egiteko aukera eman zaie herriko espazio, saltoki, elkarte edo guneei eta harrera ezin hobea izan da. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan 2016an sortu genuen espazio fisiko zein birtualek aniztasunarekiko aldekotasuna era positiboan adierazteko eta erakusteko zigilu hau. Izan ere, gazteok bizitzako esparru orotan gorputz, identitate eta izaera anitzak nahi ditugu norberak bere identitatea modu askean eta inposiziorik gabe garatu ahal izateko. Soilik horrela ahalbidetuko baita pertsona bakoitza emakume, gizon, intersexual edo pertsona ez bitar gisa garatzea eta adieraztea.

Amaitzeko, Bergarako Udalari eta Harrotasuna Taldeari eskerrak eman nahi dizkiegu azken hilabeteotan izan dugun elkarlanagatik. Eta, nola ez, atxiki diren 33 espazioei euren pausua eskertu eta txalotu, espazio horietan aniztasuna bermatuko dela adierazten baitu zigiluak.

Egitarau zabala hurrengo egunetarako

Horretaz gain, Bergarako Udalak “hurrengo egunetarako egitarau zabala antolatu dela” oroitu du, besteak beste:

  • Ekainak 27: Performancea. Irala kalean, 19:00etan.
  • Ekainak 28: Bailarako mani-festa-akzioa Oñatiko herriko plazatik, 20:00etan.
  • Ekainak 28: Pintxada ska-reggae-rocksteady, 22:30ean. Koordinadora TransMarikaBollo Feministak antolatuta. Oñatin.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.