Alejandra Londoñoren hitzaldia abenduaren 11n Bilbon. Charla de Alejandra Londoño el 11 de diciembre en Bilbao - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

29 November, 2019

Alejandra Londoñoren hitzaldia abenduaren 11n Bilbon

  • Ikertzaileak hezkuntza sistemak egiaren argitzean duen funtzioaz hitz egingo digu

  • Kolonbiako esperientziatik abiatuta, egin beharreko hobekuntzez hausnartuko dugu

Zergatik, zer eta nola irakatsi iragan biolentoaren historiari buruz? Memoria historikoak gizartearen ahotsa kontuan izan behar du, gazteok barne hartuz. Horregatik, EGKtik hitz egin, elkar entzun eta esperientzia eta bizipenak elkarbanatu ditzakegun espazioak sortzen ditugu.  Datorren abenduaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 19etan Alejandra Londoñoren hitzaldia izango dugu Arrupe Etxea Fundazioan (Aita Lojendio kalea, 2, Bilbo). Bertan memoria historikoaren prozesuak erraztuko dituzten proposamen pedagogikoen eraikuntza jorratuko ditu. Eman izena javi.santamaria@deusto.es helbidean.

Alejandra Londoño Bakearen Argitzearen, Bizikidetzaren eta Errepikapenik ezaren Kolonbiako Batzordearen kide da. Bertan hezkuntza sistemak Kolonbiako gatazka armatuaren eta honen egiaren argitzean duen funtzioa ikertzen da. Aurrez Kolonbiako Memoria Historikoaren Zentro Nazionaleko Pedagogia Arloan lan egin zuen, baliabide hezitzaileen produkzioaren eta Kolonbiako gatazka armatuaren irakaskuntzako irakasleen formazioaren arduradun bezala.

Esperientzia kolonbiarretik hausnarketa

Elkarbanatua izango den eta bizikidetzan oinarritua egongo den etorkizuna eraiki nahi badugu iraganean jazotakoa ezin da ahaztu. Bide horretan, irakaskuntzak duen garrantzia azpimarratzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak #HistoriaOsatzen ikasketa-komunitatea martxan jarri dugu. Ildo horretan Alejandra Londoñoren hitzaldia oso baliagarria izango zaigu.

Historiaren Irakaskuntzari buruzko Ikasketa Komunitate hau gazteok Euskadin azken hamarkadetan bizitako indarkeriaz galderak planteatzeko da. Honela, iragan biolentoa nola irakatsi den aztertuko dugu, zer utzi den erantzun gabe eta nola osa daitekeen.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak eta ekintzak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.