Adegiko presidentearen

8 October, 2015

EGK-k eta beste eragile sozialek Adegiko presidentearen “gure gazteen erosotasunaren” buruzko hitzak erantzun dituzte

Egoera, aurreko ostiralean urriaren 2an sortu zen Adegiren (Gipuzkoako Enpresarioen Elkartea) prentsaurreko batean, Pello Guibelalde presidenteak adierazpen hauek egin zituenean: “Gaur egungo gazteak oso eroso bizi dira eta ez dute goserik (…) Arazo nagusia etxeetan dugu. Alemanian egotea ez da etxetik kanpo egotea; Europan egotea da. Hegazkin bat hartu eta ordu eta erdian hemen zaude (…) Beraz, azter dezagun ea interesatzen zaigun Txinan egotea hamar urtez, edo etxean egotea, Donostian edo Gipuzkoan, bizitza osoan, gurasoekin, ezkontzea, Donostian edo inguruetan etxebizitza bat izatea. Hori ezinezkoa izango da. Eta ez dugu sinetsi nahi”. Esandakoa, esteka honetan entzuk daitezke (gaztelaniaz).

Guibelalderen hitzek erantzun asko izan dituzte, besteak beste, LAB sindikatuak bere dimisioa eskatu zuen, beste sindikatuk mezua gaitzetsi zuten, EH Bilduk agerraldiak eskatu zituen Batzar Nagusi eta Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak “bidegabetzat” jo zituzten bere hitzak.

Aste honetan hainbat hedabide EGKrekin kontaktuan jarri dira eta Itsaso Andueza presidenteak Gazteriaren Kontseiluaren mezua kontatu du han eta hemen: “Guibelaldek ez du gazteen errealitatea ezagutzen. Kezkatuak gaude patronalak esandakoarekin, hemen gelditu nahi dutenentzako aukerak guztion artean aukerak eraiki behar ditugulako. Inoiz ez da esaten ari internazionalizazio edo ekintzailetzaren kontra gaudenik, baina ezin dugu ardura guztia gazteengan utzi. Adegi, administrazio eta eragile guztiak animatzen ditugu belaunaldi aldaketa bermatuko duten ekintzak sustatzera eta inoiz baino prestatuago dauden euskal gazteei aukerak irekitzera”.

EGK-k komunikabide hauetan parte hartu du: El Diario Vasco, Onda Cero, Info 7 Irratia, Hamaika Telebista, Noticias de Gipuzkoa, Gara, Gipuzkoako Hitza, Teledonosti eta Onda Vasca.

Gaia sare sozialetan ere asko mugitu da eta hedabideetan iritzi artikulu ugari idatzi dira honen inguruan Berria edo zuzeu.eus bezalako webgunetan. Azkenean, Adegiko presidenteak komunikatu bat bidali du “barkamena eskatzeko”.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.