-
EAEko eskola eta astialdi taldeek 5.000 plazatik gora prestatu dituzte
-
Urtean zehar egindako lanaren isla, gizartearen merezi duen aitortza ematea eskatzen dugu
Pasa den maiatzean 2019ko udari begira antolatutako ekintzen informazioa eskuratzeko galdetegi bat bidali genuen eta honek jaso duen harrerarekin oso pozik gaude. Aurreko astean esan bezala gure asmoa urte osoan zehar egiten duten lana azpimarratzea eta gizartean merezi duen aitortza izatea denez, 2019ko udako ekintza hauei ahalik eta oihartzun gehien emateko ondorengo dokumentuetan bildu ditugu.
Ohikoa den bezala, aurtengoa ere oso eskaintza zabala da: udalekuak, kanpaldiak, Auzolandegiak, udaleku ibiltariak, zirku udalekuan, atzerrian egonaldiak, familiarteko eskaintzak… Zerrenda paregabea eta astialdi taldeetako boluntarioek urtean zehar egiten duten lanaren isla. Guztira 5.000 plazatik gora eskainiko dira gainera.
Urte osoan zehar egindako lana
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) hezkuntza lan-arlotik eta bertatik koordinatzen den Astialdi Forotik lanean jarraituko dugu aipatutako helburuak lortzeko. Izan ere, ekintza hauek udan izateak ez du esan nahi urtean zehar ez direnik bestelako eskaintzak egiten. Bakoitzak bere neurrian, auzo, herri edo hirian, gizartearen beharretara egokitzen dira eta astialdi eskaintza aparta osatzen dute.
Beti bezala, bestelako kontuetarako ez izan zalantzarik eta idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 94 44 36 143 zenbakira (Irati).
*Hemen irakur dezakezu hedabideetara bidali dugun prentsa-oharra