Nola eragingo die gazteei lan-erreformak? Eztabaida mahai gainean egongo da EGKren hurrengo ENPLEGU JARDUNALDIETAN

PERFORMA: Gazteak, lan erreforma eta parte-hartzea. Gazte enplegu politika baten aldeko alternatibak EAEn. Hori izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatzen dituen hirugarren Enplegu Jardunaldien ardatza. Hitzordua azaroaren 11n izango da, 11.00etatik 20.30etara, Bilbon.

Hasteko, formakutza saio bat egingo da, lan erreforma eta gazteriarengan duen eragina aztertzeko. Jarraian mahai-inguru bat egingo dute sindikatuek eta gazte enplegu arloko elkarteek eta,.bukatzeko, parte-hartzaileen arteko talde-solasaldiak egingo dira.

Jardunaldien diseinua Gazteriaren Kontseiluko lantalde ireki batek egin du, zeinetan lan-eremu honetan diharduen edozein elkartek parte hartu zezakeen. CC.OO, UGT, Juventudes Obreras Cristianas eta JOC (klristau langile gazteria) taldeek osatu dute lantaldea.

Laster xehetasun gehiago aurkituko duzu www.egk.eus webgunean.

Foto de jornadas de empleo 2009ko enplegu jardunaldien argazkia

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .