Eusko Legebiltzarrean gazteon egoera mahai-gainean jarri dugu - EGK

Eusko Legebiltzarrean gazteon egoera mahai-gainean jarri dugu

Atzo eguerdian agerraldia izan genuen Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean hiru helbururekin: 2016ko memoria eta 2017ko plangintza legebiltzarkideei aurkeztu eta, batez ere, gazteon egoera mahai gainean jarri. Krisi garaiak bereziki astindu du gazteria 2017ko lehen hiruhileko datu sozioekonomikoek argi adierazten duten bezala: %18,7a (24.000) langabezian gaude, enplegu askoren kalitatea exkaxa da eta prekarietatetik gertu dago askotan, zoritxarrez gero eta gazte gehiago gaude lanaldi partzialean, are gehiago emakume gazteak. Soldatak ez dira behar bezalakoak: lanaldi osoan, bataz beste 1195€koa da eta lanaldi partzialean 605€koak. Honek denak bizi proiektu bat egitea eta emantzipatzea asko zailtzen du. Egun, emantzipatzeko bataz besteko adina 29,9 urtetan dago. Eta etxetik joan daitezkeenak %63,8a bideratu behar dute alokairurako, 18 eta 24 urte bitartean %92,3a. Nazioarte mailan aholkatzen den %30a izateko soldata %112 igo beharko litzateke

Era berean, Berdintasun ezak arduratzen gaitu. Legebiltzarkideei jakinarazi genien bezala, Gaur8 lantaldeak eta Berdintasun lan-arloak garatutako Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa 34 aldiz aktibatu behar izan dugu 2016ko ekainetik 2016ko abendura 42 emakume gazte erasotu dituztelako. Gainera, salatutako kasuen %90ean 1/2004 Legeak ez zituen emakume gazteak genero indarkeriaren biktimatzat hartzen. EGKtik, kasu bakoitzean errepikatu dugun bezala, emakume izateagatik jasandako eraso oro Indarkeria Matxista bezala aldarrikatzen dugu.

Agerraldian aurkeztu genuen memoria eta plangintza esteketan dituzu eskuragai. Eta nola ez, hemen irakur dezakezu hedabideetara bidali genuen prentsa-oharra.

Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldiko prentsa-oharra

Hedabideetan izan ditugun agerraldiak ere pilatzen joango gara:

Edozein ekarpen egin nahi izanez gero idatz iezaguzu esteka honetan topatuko dituzun helbide elektroniko edo deitu telefono zenbakietara.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestEmail this to someone

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .