ETAren su etenaren 6 urteurrenean, EGK-k 2015eko Batzar Orokorrean bere desegitea eskatu zuela gogoratzen du

Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 15. urteurrenean EGKren adierazpena

Gaur, 2018ko otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 15. urteurrena da. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) egun hau aprobetxatu nahi du Auzitegi Nazionaletik gauzatutako operazio judizialaren ostean gertatutakoa gogorarazteko. Euskaldunon Egunkaria 2003an euskara hutsezko eguneroko prentsa idatzi bakarra zen. Del Olmo epailearen aginduaren ostean, hizkuntza-eskubide urraketa bat eman zen. Era berean, errugabetasun-presuntzioa ez bermatzea eta zuzenbidezko estatu batean giltzarri den adierazpen-eskubidea ez errespetatzea ekarri zuen. Atxilotuek torturak salatu zituzten. Horren harira, 2012an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak “Espainia kondenatu zuen orduan Egunkariako zuzendaria zenak salatutako torturak behar adina ez ikertzeagatik”. 2010an Auzitegi Nazionalak Egunkaria kasuko bost auzipetuak absolbitu zituen aho batez “euren kontrako frogarik” ez zegoela ebatzita. Sententziaren arabera, “itxiera neurria Espainiako Konstituzioaren babesik gabea izan zen”. Etorkizunera begira, Giza Eskubide ororen errespetuan oinarritua dagoen bake-kultura sustatzen duten baloreak bultzatu nahi ditu EGK-k, esaterako: elkarrizketa, enpatia, tolerantzia eta errespetua. Horretarako, EGK-k elkarrizketa kritikorako espazioak sortzearen garrantzia azpimarratzen du.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.