Gazte palestinarrekin topaketa azaroaren 29an. Encuentro con personas jóvenes palestinas el 29 de noviembre - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

13 November, 2019

Gazte palestinarrekin topaketa azaroaren 29an

  • Paz con Dignidad gobernuz kanpoko erakundearekin batera antolatu da ekimena Arrupe Espazioan (Donostia)

Bizikidetza oso eta erreal bat lortzeko gizarteko aniztasuna modu baikorrean ulertzeaz gain berau osatzen duten errealitateak ezagutzea oso garrantzitsua ikusten dugu. Izan ere, mundua eraldatzen doa eta migrazioa fluxuak egunerokoaren parte dira. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eta Paz con Dignidad gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean gazte palestinarrekin topaketa antolatu dugu datorren azaroaren 29an, ostirala, 18etan Donostiako Arrupe Espazioan (Garibai kalea, 19). Eman ezazu izena hemen!

Hurrengo asteetan zortzi gazte palestinar Euskadin izango dira hainbat erakunde eta instituziorekin bilerak izateko. Eta, noski, esandako topaketan parte hartzeko ere. Zehazki, datozen gazteak bi erakunde palestinarreko kide dira: batetik, Addameer, preso palestinarren defentsa juridikoa eta Giza Eskubideen bortxaketen dokumentazioa egiten duen GKEa; eta, bestetik, Badil Resource Center for Palestinian Residency and Refugee Rights, giza eskubideen alde lan egiten duen erakundea.

Topaketa honen bitartez gazte palestinar eta euskaldunen arteko trukerako aukera sortu nahi dugu, batzuek besteen bizipenen testigantzak lehen eskutik entzun ahal izateko. Tarte hori ahalik eta probetxugarriena izan dadin zuzeneko itzultzailea egongo da. Ostean, elkarri galderak egiteko eta hedabideen bitartez jasotakoa euren bizipen eta zuzeneko testigantzekin kontrastatu eta osatzeko aukera paregabea da.

Ekitaldia interesekoa bazaizu, eman izena hemen! Eta edozein zalantza izanez gero idatz iezaguzu bakea@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 943429767 / 688737097 (Leire) zenbakira.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.