ZAINTZEN PLAZA

28 May, 2021

ZAINTZEN PLAZA: Yoga eta autozaintza ekitaldia

Zaintzen Plaza proiektuak maiatzean ekin zion bere bideari. Zaintzak gutako bakoitzaren bizitzak egunerokotasunean funtzionatzea ahalbidetzen duten ezinbesteko ekintza guztiak dira, eta eguneroko berreraikitze prozesua, ongizate fisiko eta emozionala sostengatzen dituena.

Gazteok Zaintzetan dugun paperaz aritu ginen lehen saioan. Gazteok zaintzari eskainitako denbora gure egunerokoan nabarmena dela ikusi genuen, baina zaintza mota hau, norbere buruarekiko zaintzari eskainia da. Gaur egun bizi dugun pandemia egoeragatik, ordea, gazteon osasun mentalaren egoera inoiz baino zaurgarriagoa da, eta gure buruen zaintza eta gazteon osasun mentalaren gaia jorratzea proposatu zen.

Horregatik, datorren topaketa Yoga eta autozaintza saio bat izango da, Ekainaren 12an Mundakan. Saio honen asmoa, yogaren teknika ezberdinen bidez gorputzaren entzutea zabaltzea, minak askatzea, eta gure barneko nahiekin eta jakinduriarekin birkonektatzea izango da.

Guzti honekin, ongizatea, osasuna osotasunean (fisikoa zein mentala) eta zaintzen inguruan eztabaidatzeko enpatia eta sorodidadeko gune bat sortuko dugu. Dauzkagun ideiak eta praktikak elkartrukatuko ditugu feminismotik, dibertsitatea eta parte hartzaile bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Bukatzeko, geure bizitzan egiten ditugun autozaintzak aitortuko ditugu. Partekatutako praktiketatik gako batzuk aterata, bakoitzak ardura hartuz, ekintza pare bati lehentasuna emango dio, benetan aurrera eramateko baina bidea ez dugu bakardadean egingo, baizik eta bidelagunekin.

Eguna: 2021eko ekainaren 12an.

Lekua: Mundaka (Santa Katalina)

Ordua: 10:00

Izena emateko: https://forms.gle/kTNdFgtHfmZHYeuW6

 

Gogoratu beharrezkoak direla esterilla edo antzeko bat, erlaxaziorako tapaki bat, papera eta axota.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.