Zer uste dugu gazteok Formakuntza Dualari buruz? ¿Qué pensamos las personas jóvenes sobre la Formación Dual? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

30 September, 2019

Zer uste dugu gazteok Formakuntza Dualari buruz?

  • Urriak 27 arte galdetegia irekia izango dugu diagnosia egin eta hobekuntza-proposamenak biltzeko

  • Bertan jasotakoa eztabaida- edo gogoeta-taldeekin kontrastatzea da gure asmoa

Azken urteotan Formakuntza Duala pisu handia hartzen ari da Euskadin. Hasiera batean Lanbide Heziketako ikastetxe batzuen eskaintza izan zen, baina orain ikastetxe zein ikasle kopurua handitzen doa. Are gehiago, egun ez da Lanbide Heziketako kontua soilik, Unibertsitateetako zenbait graduetara zabaldu baita ere. Hori horrela izanda, EGKtik gazteon bizitza proiektuarengan duen eragina aztertu nahi dugu. Zein da gure esperientzia? Zer uste dugu Formakuntza Dualari buruz? Nola hobetuko genuke? Egoki jarduten da eta baldintza egokiak bermatzen dira? Galdera hauei eta beste hainbati erantzuna topatzeko galdetegi hau antolatu dugu.

Zer da Formakuntza Duala?

Definizio orokortuaren arabera “prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzen dituen hezkuntza-jarduera da.”  Hau da, ohiko sistematik haratago doa. Helburu nagusia heziketa zentroan eta enpresan lortutako gaitasunak elkar osatzea da formakuntza integrala lortzeko. Eta, noski, honek esfortzu bat eskatzen du ikaslearentzat.

Protagonisten ahotsa entzutea eta entzunaraztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Diseinatutako galdetegi hau urriaren 27a arte izango dugu irekita. Gipuzkoako hainbat ikastetxerekin harremanetan jarri gara helarazteko eta bertan jorratutakoa eztabaida- edo gogoeta-taldeen bitartez kontrastatzeko eta osatzeko.

Interesa izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan bizibaldintzak@egk.eus helbidean edo 945220601 / 688737153 (Oihana) telefonoetan. Eta kontuan izan beharreko edozer bururatzen bazaizu, kontaiguzu!

2018an emandako lehen pausuen jarraipena

2018an Gasteizen eta Donostian egindako bi topaketetatik #FormakuntzaDualaEzagutzen txostena kaleratu genuen. Orain, berau abiapuntu izanda, gazteen beharrak, iritziak eta proposamenak bildu nahi ditugu Formakuntza Dualak gazteen bizitza proiektuan duen eragina aztertzeko. Ostean EAEko administrazio publikoei helaraziko diegu eragina izateko asmoz. Hemen duzu aipatutako txostena:

[PDF] #FormakuntzaDualaEzagutzen txostena

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.