Euzko Gaztedi-EGI - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Euzko Gaztedi-EGI

15/06/2016

Euzko Gaztedi-EGI EAJ-PNVren gazte erakundea da. EGIk bere burua “euskaldun, demokratiko, anitza, partehartzaile eta humanistatzat”  jotzen du. Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoa da. Bere lan eremua gazteria izanik, “Euzkadi edo Euskal Herriaren subirautzaren berreskuratzea” du helburu. Europearrak izatearekin batera, bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute. EUZKO GAZTEDI EGIren helburuak …

Seguir leyendo…

Euskalerriko Eskautak Araba

15/06/2016

Arabako eskaut taldeen elizbarrutiko federazioa da. Bere lana hezitzeko Eskauten metodoaren bitartez 8 urtetik 18ra bitarteko gaztetxoen heziketan datza. Gizabanakoaren garapen pertsonala bilatzen du. Gerora arduratsu, kritiko eta euren inguruarekin konprometituak izango diren bizilagunak hezitzen saiatzen da. Araban 40 urteko eskarmentua izatearekin batera, hainbat eskaut talde ditu.  

Euskalerriko Eskautak Bizkaia

15/06/2016

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da; astialdian oinarrituriko lan hezitzaileaz eta eskauten metodologiaz baliatuta, Euskal Herriko auzo eta herrien hobetzearen alde jarduten du. Elkartea hainbat herritako 40 taldek osatzen dute. Euskalerriko Eskautak Bizkaia heziketa aktiboa eta erakargaria suspertuz 8 urtetik 19 urtera bitarteko gaztetxoekin aritzen da. Erakundearen barruan guztira 2.800 neska-mutil eta 500 bat begirale daude.

Euskal Interkultura

15/06/2016

AFS Euskal Interkultura boluntarioen erakundea da, ez du irabazi-asmorik eta ezta inongo politika edo erlijioso harremanik ere. AFS Intercultura Espainia Federazioko kide da eta 1954tik kultura-arteko heziketa bultzatzen du. Mundu zuzenago eta baketsuagoa lortzeko, gizakiei aukera errazten die euren ezagupenak, trebeziak eta elkar ulertzea garatzeko. Erakundeak Nazio Batuetan (ECOSOC), UNESCO-n eta Europako Kontseiluan kontsultarako estatusa …

Seguir leyendo…

Bosko Federazioa

15/06/2016

Euskadiko Bosko Taldea Federazioa 1998 urtearen amaieran sortu zen honako helburuekin: Euskal Herriko Astialdiko talde salestarrak koordinatzea, berauen arteko harreman loturak sendotzea eta, era berean, elkarte horietako bakoitzak bere Estatuetan aurreikusitako helburuak ahalik eta ongien garatzen laguntzea. Guztira, Euskal Herriako 12 elkarte eta Errioxa, Kantabria eta Burgoseko beste batzuk, 2.000 gazte eta 300 animatzaile, begirale …

Seguir leyendo…

Gaztetxo eskola

15/06/2016

Gaztetxo eskola, “BIZKAIKO GAZTETXOEN HEZITZAILEEN PRESTAKUNTZA ESKOLA”, 1989. urtetik etengabe martxan dagoen Eskola Ofiziala da, bere hezkuntzako jarduera nagusia HEZKUNTZA AISIALDIRAKO HEZITZAILEAK TREBATZEA dalarik. Holan, ondorengo puntuak antolatu eta emoten dituen Astialdiko Eskola ofiziala da: * Astialdiko Begirale Ikastaroak * Astialdiko Zuzendari Ikastaroak * Dinamizatzaile Soziokultural Ikastaroak. * Ikastaro monigrafikoak – begiraleen birziklatze eta etengabeko …

Seguir leyendo…

EHNE GAZTEAK – Jóvenes Baserritarras

15/06/2016

Elkartearen helburua landa eremuan bizi, lan egiten eta parte hartzen duten gazteei laguntzea da, beraien herriaren garapenerako parte hartzen duten ekimen, ekintza eta programak sustatzen. Gazteriaren formakuntza bermatu nahi da, eta interesatzen zaizkien arloetaz informatzea du oinarria. EHNE Abadiño Murueta z/g 48220-Abadiño (Bizkaia) Tel: 94 623 27 30 Fax: 94 620 28 80 bizkaia@ehne.org EHNE …

Seguir leyendo…

EDE Fundazioa - Fundación EDE

EDE Fundazioa

15/06/2016

EDE Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundearen helburua Bizkaiko gizarte, kultura eta heziketaren garapenean datza, honako bitartekoak erabilita: Profesional zein boluntarioentzako formazio eta orientazio saioak; erakundeen eta eskuhartze proiektuen babesa eta aholkularitza; informazio eta dokumentazio zerbitzu berezituak; gizarte zein instituzioekin baliabidedun bitartekaritzarako ekimenak; ikerketa, hausnarketa eta hedapenerako ekimenak. EDE Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere …

Seguir leyendo…

Gurutze Gorria

Euskadiko Gazteen Gurutze Gorria

15/06/2016

Euskadiko Gazteen Gurutze Gorria Gurutze Gorriaren gazte elkartea, 8 urtetik 30 urte bitarterako gazteek osatutako eta eurentzat bideratutako taldea da. Heziketa eta eskuhartze proiektuen araberako ekimen eta pataidetza saioak egiten ditu. Ekintza guzti horiek haur edo gazteen kolektiboak dituzte helburu, beti ere auzoetan bizi diren beharrez jositako kolektiboak ahaztu gabe. Jarrera etikoa, legaltasuna, leialtasuna eta …

Seguir leyendo…